
Gure eskualdean ez ezik, beste hain batlekutan ere egingo dute Mugikortasun Iraunkorraren Astea. Garaibatean, autorik gabeko nazioarteko egunarekin hasi zen ekimena(hilaren 22an izango da) aste osoko ekintzez betetzen da gaur.Kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzez gain, mugikortasunjasangarriaren inguruko neurri iraunkorrak ezagutarazteko eta horienemaitzak ikusteko baliatzen da Europa mailan egiten den aste hau.
Garraio jasangarriak
Garraio jasangarrien ingurukoerakusketa batekin hasiko dute gaur Mugikortasun Iraunkorraren AsteaZumarragan eta Urretxun. Areizaga-Kalebarren plazan, arratsaldeko18:30etik aurrera, bizikletak jarriko dituzte gerturatzen direnherritarren eskura. Gainera, auto hibridoen erakusketa izango daikusgai.
Bizikleta ibilaldia
Azken urteetan bezala, aurtengoMugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan izango da bizikletamartxarik ere. Hilaren 23an, asteazkenez egingo dute irteeraAreizaga-Kalebarren plazatik irtenda. Eta iraunkortasunaz ari garela,gogoratu aurtengo ikasturteari begira, martxan jarri nahi dela berriz’Eskolara oinez’ ekimenari.