
Jose Angel Quina izango da zuzendariberria, bere izango da baita diru zaintzaren ardura izango duena ere.Mikel Rodriguez arituko da ordezkari lanetan, Asier Intsaustiarduratuko da materialaz eta Ander Quina pilotari gazteakentrenatzeaz. Pilotako Eskolako lan-talde berrian izango dira eraberean, Ander Gabirondo, Iñigo Viana, Mikel Zabalo eta IgorSusaeta ere.
Zuzendaritza berriaren helburunagusiena pilotari gazteak eskolara erakartzea izango da. Horretarakoigande goiz guztietan partidak antolatuko dituzte, eskolako pilotarigazteek euren artean jokatzeko aukera izan dezaten.
Pasa den urteetan bezala, aurten ereGoñiren omenezko afizionatuen pilota torneoa antolatuko duteotsailerako edo martxorako. Eta denboraldia amaitzerako, ustekabekoekitaldiren bat antolatuko dutela ere baieztatu du zuzendaritzak.
Izen-ematea
Zumarragako Pilota Eskolan izenaemateko, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango duteaukera interesatuek arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Belokipilotalekuan. Pasa den denboraldian 20 bat gaztetxok hartu zutenparte eskolan eta aurten, kopuru hori gainditzea du helburuzuzendaritza berriak.
Argazkian: hainbat gazte pilotan Belokifrontoian.