
Eraldatzen, eskualdeko emakumeentaldeak antolatutako Garapen pertsonaleko tailerraren helburua,genero gaietan trebakuntza bultzatu, komunikazioa landu,hausnarketarako bideak zabaldu eta emakume guztiei eragiten dietengaiak eztabaidatzea da oinarrian. Tailerra, datorren ostegunean,hilak 24 izango da arratsaldeko 18:30ean Urretxuko kultur etxean.
Ikasturte berriari begira hainbat diragarapen pertsonaleko tailerraz gain Eraldatzenek prestatuta dituenekimenak. Pasa den ikasturtean martxan jarritako sentsibilizazio etaheziketa proiektuekin aurrera jarraituko dute. Eta azaroaren 25etikaurrera, hilero emakumeen aurkako erasoen kontrako elkarretaratzeakegingo dituzte.
Gainera, urte amaierara bitarteanhitzaldiak izango dira eta azaroan Eskualde Mailako Berdintasun Foroaegingo dute zazpigarren urtez.
Aipatutako ekintzaren batean partehartu nahi izanez gero, Eraldatzen elkartera jo edo 685 720723telefonora deitu daiteke. Informazio gehiagorako www.eraldatzen.infoweb orria bisitatu daiteke.
Argazkian: Eraldatzeneko kideak etahainbat herritar iaz egindako tailer batean.