
Ez da bidezkoa, ordea, gizakiak askozor baitio astoari. Izan ere, betidanik lanean lagundu dio. GregorioZabalo zumarragarrak ederki asko daki hori eta animalia hau aukeratudu lagun Donejakue Bidea egiteko. Abuztuaren 30ean irten zenOrreagatik eta Santo Domingon emaztea elkartu zitzaion.
Zabalok 70 urte ditu, mendian ibiltzeaoso gustuko du eta erretiratu zenetik nahi adina denbora du. Duelahilabete batzuk, Lizarran, Donejakue Bidea astoen laguntzaz egitenari ziren kanpotar batzuk ikusi zituen. Berak ere hori egitea erabakizuen.
Bere anaiak baserrian astoa du, bainaez zuten uste halako egitasmo baterako prestatzea lortuko zutenik,eta bere beharretara hobeto egokituko zen animalia bat bilatzeaerabaki zuen. Hala, bere animaliekin Euskal Herriko jaiak girotzendituen Gorritirekin harremanetan jarri zen. “Asto lasaiak izangozituela uste nuen, baina hezitako bakarra zuen eta milioi baten trukeere ez zidala emango esan zidan. Dena den, erosi dudana mantsoa delaesan zidan eta hala da”, esan zuen Zumarragako erromesak Orreagaraabiatu zen goizean.
Zabalok duela bi hilabete eskuratu zuenastoa. Donejakue Bidea hasi aurreko asteetan Argixaon eduki zuen,Mendizabal sendiaren lursail batean. Zumarragarrak egunero egin zionbisita, pentsua emateko eta paseatzera ateratzeko. “Argixao mendianibili gara. Astoari saskietan harriak jarri dizkiot, pisua eramateraohitu dadin. Oso azkar ikasi du eta oso pozik nago berarekin”,azaldu zuen. Ez da harritzekoa, sokatik tiratu gabe jarraitzenbaitio.
Hain ondo konpontzen dira, non izenaere jarri baition. “Argia eta bizkorra denez, Txuti izena jarridiogu”. Animaliari kariñoa hartu dio eta horrek arazoa sortudio: “Ondo portatzen bada, saldu beharrak pena emango dit. Nolaitzuli izango da arazoa. Renfekoei deitu nien eta animaliarik ezdutela garraiatzen esan zidaten. Beharbada, itzulera ere oinez egingodut”, esan zuen.
Izan ere, zumarragarrak ez du presarik.“Nire helburua paisaiez gozatzea eta herriak ezagutzea da”.Txutiren laguntzari esker, gainontzeko erromesak baino erosoagodabil: arropa eta janaria astoak daramatza eta Zabalok ez daramamotxilarik bizkarrean. Astoaren saskiak bereziak dira, animaliatxikia baita. Bere jabeak Matximentan enkargatu zituen. Fundairagazgaitzak bere emazteak josi ditu eta erromesak berak muturrekoaegin du, Txuti belarra jaten gelditu ez dadin.
Zumarragarrak detailerik txikiena erekontuan izan du. Hala, astoa entrenatzeaz eta egoki elikatzeaz gain,azkazalak limatu dizkio. Ez du uste ferrarik behar izango duenik,baina sofritzen ari dela ikusten badu, bidean ferratuko du. Dena den,pisua zaindu du. “15 bat kilo daramatza. Nire arropaz gain, bionpentsua darama. Ni naiz bizkar gainean pisu gehien daramana,dagoeneko 70 urte baititut”, esan zuen umorez.
Aipatu bezala, bi erromesak abuztuaren30ean irten ziren Orreagatik. Irailaren 8an, Santo Domingo de laCalzada herrian, Zabaloren emaztea elkartu zitzaien. Dagoeneko,Galizia inguruan dira. Jendeak argazkiak ateratzen dizkie eta ETBkoBi errepidean saioan eurei buruzko erreportajea eskaini behar dute.Ez da harritzekoa. Izan ere, gutxi dira erromesaldia asto bat lagunhartuta egiten dutenak. Gainera, Txuti erromes maitagarria da: lasaiada eta ez du gainontzeko erromesen lasaitasuna zapuzten, ez baitakiarrantza egiten. Dena den, gaztea izanik, bihurrikeriaren bat edobeste egin du: Gregorio Zabalok bere semeak oparitutako kapela jatenharrapatu zuen. Lastozkoa da eta!