Emandako urratsa patuaren ondorio delaeta antzerakoak esanez has ninteke, guztiz normala dela, jende askokegin duela gauza bera. Alde bateko Kultura zinegotziak eta errekazbestaldeko alkateak, adibidez. Badakit, ordea, ez nukeela Jonkonbentzituko, eta alferrikako azalpenik ez dut emango. Galderarik ezdut onartuko gainera, itzalpetik azal daitekeen kazetari intrepidoala marujo are intrepidoari ez diodalako nire errugabetasuna kolokanjartzeko aukerarik eman nahi.
Bai esan dezaket, ordea, helburupotoloa ezarri diodala neure buruari. Orain arte pentsaezina zenalortu nahi dut: Urretxuko alkate bihurtzea. Alkate populista bat,Hugo Chavez eta Antton handia eredu hartuta. Badakit sakrifiziohandia eskatuko duela, baina edozertarako prest nago, baita EuskalJaietako karroza desfilea amaitzean “Gora Iparragirre eta urretxuarrak!” oihukatzeko ere. Abade jaunak baino entusiasmohandiagoa behintzat jarriko diot asuntoari.
Bera poltronatik kentzeko zer eginbehar dudan oso ongi dakit. Hasteko, norbait bidaliko dut lan horibetetzera, demokrazia andereñoa-edo. Gero Ipeñarrietaauzoko lobby-a konbentzitzen saiatuko naiz. Núcleo duro horreknire kausarekin bat egiten badu, erraza izango da boterera heltzea.Eta, gauzak konplikatzen hasten badira, labeldun bi bizkartzainfitxatuko ditut: Igor estrategias eta Eneko Nsue.
Eta zuk Jon, zer uste duzu, herrihonetako alkate izateko aukerarik badaukat? Zu Legazpi edo Azpeitikoaizateko baino gehiago behintzat bai, ala? Faborez, erantzunkabroiegirik ez bota, oso sensible nago-eta.
Jon Torner