
Protagonista nagusiak, berriz,karrozero beteranoak izan dira: 50 inguru aritu dira lanean eta laukarroza egin dituzte. Horietako lau Euskal Jaiaren lehenaz, orainazeta etorkizunaz mintzatu dira Otamotz aldizkarirako: Pedro Narbaiza,Bixente Lasa, Ignacio Murua eta Mikel Soraluze. Saritutako karrozarenegileak dira, gainera.
Txirimiriko Narbaiza aitzindarietakobat da. Urte askotan parte hartu zuen desfilean eta, ondoren,epaimahaiko kidea izan da. Lasa, Murua eta Soraluze, berriz, Irrintzikoadrilako kideak dira. Beraiek eta euren lagunak karrozaumoristikoen garaian hasi ziren: 60ko hamarkada amaieran. Horietakobi egin zituzten, Euskal Jaia berreskuratu aurretik.
oraluzek azaldu du zergatik erabakiduten berriro parte hartzea. “50. urteurrena ospatzen denez,Bixentek parte hartzea proposatu zigun, ondo iruditu zitzaigun… etahementxe gaude. Ez dakit zenbat denborarako…”, aipatu du,hurrengo urteetan ere karroza egiteari atea itxi gabe.
Lehen aldiz parte hartu zutenean,arrazoiak bestelakoak izan ziren. “Festa bizitzeko, zer edo zertanparte hartzea beharrezkoa da. Onena, karroza egitea da. Karrozakegiteari uzten zaionean, festaren zati bat galtzen da. Jaiak barrutikbizitzea edo kanpotik ikustea ez da gauza bera. Aurten, guretzako,festak aurreko urteetan baino hilabete lehenago hasi dira”, gehitudu Soraluzek.
Lasa iritzi berekoa da, baina karrozakegiteko arrazoi gehiago ere izan zituztela dio. “Gure aurrekoak,Pedro Narbaiza eta gainontzekoak, oso garrantzitsuak izan zirenguretzat. Txikitatik Euskal Jaiarekin identifikatu nintzen, bizipenakoso politak baitziren: Ondarroatik dantza egitera etortzen zirenarrantzaleak, giroa, abertzaletasuna suspertu eta azaldu nahia…gogoratzen ditut. Markatu egin ninduten eta haiek hasitako bideajarraitu nahi nuen: giro euskalduna eta abertzalea sortu”.
Frankismo garaian festa euskaltzale etaabertzalea bultzatu zuenetako bat Pedro Narbaiza izan zen. “18 urtenituen eta gu baino apur bat zaharragoak zirenek antolatu zutenlehenengoz ekitaldi aldarrikatzaile hau”, oroitzen du. Bera bainogazteagoek ere berehala bat egin zuten. “Francoren erregimenakzapaldu egin nahi gintuen, baina horrexek berak parte hartzerabultzatzen gintuen. Gainera, nire anaiaren koadrilakoek ere partehartzen zuten. Praka motzak eramaten genituenean, dagoeneko karrozakegiteko gogoa genuen. Txirimiri, Urretxua… koadrilakoek nola lanegiten zuten ikustera joaten ginen”, dio Muruak.
Hala, ederki asko gogoratzen dituzte 50urte hauetako gertakariak. “Segura eta Arrate irratiak itxi nahiizan zituzten urtean kontu horri buruzko karroza egin zutela oroitzendut, adibidez”. Zentsurari aurre egin behar ziotela ere ez duahaztu. “Ikuskatzaileei sekula ez genien erakusten igandean aterabehar genuen guztia”.
Zentsura desagertu zen eta, bestehainbat gauzatan ere, hobekuntzak izan dira. “Lan egiteko orduan,garai batean ez genituen egungo lokal ederrak. Bestalde, diru gutxigenuen. Herriko eraikitzaileen laguntza genuen: zuzena edozeharkakoa. Behin Bernarasi egurra ostu genion eta hurrengo eguneangehiagoren bila joan ginen. Prezioa galdetu nion eta, gutxienezsalneurria galdetzeko detailea izan nuenez, behar genuen guztiahartzeko esan zidan. Ez zekien ondo nor ibili zen gauean lapurretan!Dena den, lapurretak ez zituzten salatzen. Hori zen Euskal Jaialaguntzeko zuten modua eta eskertzekoa da”, oroitzen du Narbaizak.
Lasak ere gauza asko aldatu direla dio.“Pedrok egun toki egokietan lan egiten dela esan du eta arrazoiadu. Guk, lehenengo urtean, oinarria lurrean jarri behar izan genuenlokalak altuera txikia zuelako. Lana bukatu genuenean, arrastakaatera genuen. Lokala Zumarragako batena zen. Garai batean koadrilabakoitzak lan egiteko tokia aurkitu behar zuen eta jendeak betiborondate ona izan duela esan behar da”. Karrozak egitekoerabiltzen diren materialak ere asko aldatu dira. “Gure garaianegurra eta igeltsua erabiltzen ziren. Orain, ordea, poliespana etaantzerakoak dira nagusi. Nire ustez, horiek kutsu artifiziala ematendiete lanei. Lehen, beharbada karroza gainean jendea joaten zelako,lanak adierazgarriagoak ziren. Kasualitatez neska batzuek igeltsuarenerabileraz galdetu didate eta guretzat hori berreskuratzeagarrantzitsua izango litzatekeela esan diet. Ea gure ohiturazaharrak, baina onak, gazte jendeari kutsatzea lortzen dugun”,aipatu du Bixente Lasak.
Beharbada lortuko dute, gazteekinharreman ona izan baitute. “Gustura lan egin dugu elkarrekin, bainaherrian gazteak lotsagarri utzi nahi genituela zabaldu da. Eztagutxiago ere! Bakoitzak bere estiloa du eta kito”. Dena den, Muruakgazteek zer hobetu badutela uste du. “Nire ustez, kalitateak beheraegin du. Karrozak sinpleak dira eta, tradizioari eutsi nahi badiogu,maila igo beharra dago. Egun, azkarregi egiten dira. Herritarrek lanegiten dela ikusi nahi dute”.
Narbaizak, ordea, gazteek nahikoaegiten dutela uste du. “Oso gazteak direla eta diru gutxi ematenzaiela kontuan izan behar da. Sekulako borondatea erakusten dute etahori eskertu beharrekoa da”. Soraluzek, berriz, biei ematen diearrazoiaren zati bat. “Kalean karroza ona egiteko eskatu didate.Batzuek aldarrikapen kutsua ez dela galdu, baina garai batean bainolan gutxiago egiten dela uste dute”.
Lasak konponbide bat proposatu du.“Aurten hamarkadaka lan egitea proposatu digute, baina beharbadaegokiagoa da garai ezberdinetako jendeak nahastuta lan egitea. Bijoerak fusionatzea aberasgarria izango litzatekeela uste dut”,aipatu du.
Lan egin eta desfilea nola hobetupentsatzeaz gain, beteranoek giroaz gozatzeko aukera ere izan dute.“Karroza prestatzen egon garen egunetan, hamaika pasadizo oroituditugu. Bestalde, hemengo giroa berreskuratzea sekulakoa izan da.Izan ere, hori funtsezkoa da”, gehitu du Muruak. Hori bai, garaibateko ohitura batzuk alde batera utzi dituzte: ez dute materialikostu. “Ez da adore faltagatik izan, e! Dena den, Udalak ematen duendiruarekin ezin da oso urrutira joan. 600 eurorekin ezin da karrozatxukunik egin”.
Muruaren kideak berarekin ados daude,baina Lasak lanabesak lortzea erraza dela dio. “Nire ustez, hemengoenpresetara karroza egiteko tresnen eske joanez gero, gehienetanuzteko prest izango dira. Izpiritu horrek oraindik bizirik dirauelauste dut. Pastas eta Muruak ohitura zahar bat berreskuratzea lortudutela ikustea besterik ez dago: garai batean bezala, eurek eskatuta,herriko edari banatzaile batek garagardoak, zukuak eta ardoa ekarriditu karrozeroentzat”.
Bukatzeko, urterik gogoangarrienaaukeratzeko eskatu diegu lau beteranoei. Bixente Lasak desfilearenamaieran zazpi ikurrina atera zirenekoa gogoratzen du bereziki. “Egunhartan malko asko isuri ziren, baina ez zen baten edo bestearenmeritua izan, hasieratik landutakoaren emaitza baizik: izan ere,Euskal Jaiak festa eta aldarrikapena uztartu ditu beti”.
Soraluzek, berriz, ETA kidearena egitenari zen herritar batek euren koadrilak egindako karrozako barroteakhautsi eta barruko Euskal Herriaren lurralde mapa altxatu zuenekoaoroitzen du. “Hunkigarria izan zen, baina zer edo zer larriagertatuko zela uste genuen. Zorionez, ez zen ezer gertatu”, aipatudu urretxuarrak.
Dena den, hunkigarriena festak bizirikdirauela da. “Azken urteotan atzeguardian egon gara, baina sekulakoilusioa egiten digu garai bateko karrozerook jarraitzaileak ditugulaikusteak. Nik bi alaba ditut eta biak ibili dira karrozak egiten.Aurten, berriz, iloba bat atera da. Hori oso pozgarria da niretzat”,amaitu du Bixente Lasak.