
Jesus Anjel Junquera
|
Txikia nintzenean karrozak banan-banan eta adi-adi ikusten nituela gogoratzen dut. Egia esan, karrozeroek lan bikaina egin dute beti. Izan ere, ordu pila bat sartzen dituzte euren lana jendeari zintzo erakutsi ahal izateko. Beraien ahalegina eskertzekoa da.
|
Itziar Yurrebaso
|
Betidanik atera izan naiz kalera Euskal Jai egunean. Ez dut sekula karrozarik egin, baina egun hau oso gogokoa dut. Urtero festaz gozatzen ahalegintzen naiz, baina iaz ezin izan nuen desfileaz gozatu, hurrengo egunean klasera joan behar nuelako.
|
Iñaki Zabalo
|
Beno, ni Ezkiokoa naiz, baina maiz etorri gara Urretxu eta Zumarragara parranda egitera. Gainera, desfilea oso polita da. Iaz nire seme zaharrena itzainekin atera zen. Euskal Jaia guztiok zaindu beharreko ondarea da.
|
Marisa Vielba
|
Euskal Jaia asko gustatzen zait, herrian antolatzen diren gainontzeko ekitaldi askorekin alderatuta ezberdina delako. Giroa atsegin dut, batez ere. Jendea euskal jantzia soinean ikustea oso polita da. Euskal Jaiak garai batean nolakoak ginen gogoratzeko balio du.
|