
Urretxuko Goierri Kirol Elkartekozikloturisten taldeak ‘Bizi Bi Batuz’ txirrindularitzari eskainitakoasteburua ospatuko du. Bi ibilaldi desberdin prestatu dituzteherritarrentzat; larunbat arratsaldean mendiko bizikletentzakoibilbidea eta igandean aldiz, errepideko bizikleten irteera.
Mendiko bizikleten irteerakhemezortzigarren ekinaldia izango du dagoeneko. Errepidekobizikletenak aldiz, orain 21 urte egiteari utzi zioten txirrindulariirteera berreskuratzea du helburu.
Larunbatean 16:30ean emango dioteirteera probari eta igandean aldiz 9:00etan. Irteera eta helmugaAreizaga-Kalebarren enparantzan egongo dira. Izena Aldiri kiroldegianeta Urbe dendan eman daiteke aldez aurretik eta probak hasi bainalehen emateko aukera ere izango da. Mendi bizikleten kasuan 5 euroordaindu beharko dira eta zikloturistenean aldiz, 15.