
Hamaseigarren ziklo honetan zortzi filmizango dira ikusgai gaur hasi eta abendura bitartean. Guztiak,aurreko aldietan bezala 35 milimetroko formatuan. Pantaila handianeskainiko diren filmez gain, DVD formatukoak ere mantenduko diraaurten, urte amaierara bitartean hiru emanaldi izango dira kasuhonetan. Guztiak Tenesse Williamsek antzerkirako idatzitako obrenmoldaketak izango dira.
Pantaila handian eskainiko diren filmguztiak Zelai Arizti zineman izango dira, ostiraletan 22:15ean hasitaeta 3,50 €ko prezioa izango du sarrerak. DVD emanaldiak pasa denurteetan bezala, Labeaga aretoan eskainiko dira ostegunetan 21:30ean.Kasu honetan sarrera doakoa izango da.
Egitaraua:
Zelai Arizti zinema:
- Irailak 25: “El truco del manco” (Santiago A. Zannou); Espainia.
- Urriak 9: “Vals con Bashir” (Ari Folman); Israel.
- Urriak 23: “Still walking” (Hirokazu Kore-Eda); Japonia.
- Urriak 30: “The visitor” (Tom McCarthy); AEB.
- Azaroak 13: “Dejame entrar” (Tomas Alfredson); Suitza.
- Azaroak 27: “La buena vida” (Andrés Wood); Txile.
- Abenduak 11: “Háblame de la lluvia” (Agnes Jaoui); Frantzia
- Abenduak 18: “Dersu Uzala” (Akira Kurosawa); URSS/Japonia (1974).
Labeaga aretoa:
- Urriak 1: “Un tranvía llamado Deseo” (Elia Kazan)
- Azaroak 5: “Dulce pájaro de juventud” (Richard Brooks)
- Abenduak3: “La noche de la iguana” (John Huston)
Gaurko filmari buruz
‘El truco del manco’k bi lagunenistorioa kontatzen du. Hiri handi bateko auzo berean bizi diren bilagun hauek Hip Hop musika dute pasiotzat. Hala, bizitzan aurreraegiteko musika estudio bat irekiko dute elkarrekin. Santiago A.Zannou zuzendariaren estraineko filma da hau. 2008ko Goya sarietanhainbat sari eskuratu zituen.
Aipatu bezala gaur, 22:15ean hasiko da emanaldia Zelai Arizti zineman. Sarrerak 3,50€tan izango dira salgai.