
Apirilaren 17an hasi zituzten SantaBarbarako taberna zaharra botatzeko lanak. Ordutik lanean dabiltzaostalaritza gune berriari forma ematen. Gune berriak 480 metrokoadroko zabalera izango du guztira bi solairutan banatuta. Berritzelanen aurrekontua 832.000 eurokoa da orotara eta Espainiako Gobernuaktokiko erakundeetan inbertsioak egiteko zabaldu duen fondotikordainduko da.
Lehenengo solairuak sukaldea, jantokia,taberna eta bi komun izango ditu. Tabernak eta jantokiak 91 metrokoadroko zabalera izango dute eta sukaldeak aldiz, 48 metrokoadrokoa. Bigarren solairuan aterpetxe bat egingo dute. Aterpetxeaktaldeentzako hiru logela handi, komunak eta dutxak izango ditu.
Abuztuaren amaieran grabatutako bideo honetan argi antzematen da lanek izan duten bilakaera: