
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak bultzatutako kontsumoaren Astea izeneko kanpainaZumarragan izango da gaurtik aurrera. Irailaren 24an aurkeztu zuen kanpaina AnaCollia, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo zuzendariak. Kanpaina ibiltariada, hainbat herri bisitatuko ditu alegia eta gaur, ostegunean etaostiralean hainbat ekintza izango dira Zumarragan.
Kanpaina honen helburu nagusia,entretenimenduzko ekintzen bitartez, kontsumo arduratsua sustatzeada. Beste zenbaiten artean, ‘beharra’ eta ‘kapritxoa’ ezberdintzen,gastua behar errealetara egokitzen edo publizitateak gizartearenganduen eraginaz hausnar egiten irakatsiko da. Azken batean, kontsumogaietan gizartea informatu eta hezi nahi da.
Kontsumo Astea Zumarragan
‘Kontsumo Astea’ kanpainaren baitanhainbat ekintza egingo dira Zumarragan, Zelai Arizti kultur etxeangaur hasi eta ostiralera bitartean.
Asteazkena, irailak 30;
- 18:30 – 20:00 Bideoforuma: Aupa Etxebeste! filmaren emanaldia.
- 20:00 – 20:45 Eztabaida eta hausnarketak.
Osteguna, urriak 1;
- 18:30 – 20:00 Hitzaldia herritarrentzat.
- 20:00 – 21:15 Hitzaldia merkatarientzat.
Ostirala, urriak 2;
- 18:30 – 19:30 Magia ekitaldia.