
Larunbat honetan Goierri Garaia atletismo taldearen XIII. herri lasterketa izango da Urretxu eta Zumarragan. Atletismo proba 17.00etan hasiko, Zumarragako Euskadi plazatik irtenda. Parte hartzaileek 10 kilometro osatu beharko dituzte. Gaur da aurretik izena emateko azken eguna. Horretarako, eskualdeko kiroldegietako batera jo behar da. Larunbatean ere izena emateko aukera izango da. Korrikalariek 8 euro ordaindu behar dute.
Lasterketa hau Goierri Garaiaren Challengerako puntuagarria izango da. Larunbateko probako eta urriaren 11an egingo den mendi lasterketako denborak batu egingo dira eta hiru sari emango dira: 100 eurokoa, 75ekoa eta 50ekoa.
II. Mendi Lasterketa
Goierri Garaiaren mendiko lasterketa urriaren 11n izango da. Iaz ospatu zen mendi lasterketa honen lehen edizioa, eta izandako arrakasta ikusita, bigarren edizioaren prestaketa lanetan murgildurik dabiltza, gogotsu.
Nobedade garrantzitsuak dakartza, gainera, aurtengo lasterketak. Iaz Zumarraga eta Urretxuko bi gurutze ezagunetatik pasa bazen (Beloki eta Irimo), 14 kilometro inguruko ibilbidea osatzeko, aurten hirugarren gurutze bat gehitu zaio ibilbideari: Izazpi. Izazpiko gurutzea ibilbideko puntu altuena izango da, gainera, eta bertara iristeak dezente luzatu eta gogortu du ibilbidea: aurtengo ibilbidea 22 km luze izango da eta 1550 metro inguruko igoera izango du guztira.
Lasterketan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago jada, www.herrikrossa.com webgunean. Lasterketa egunean bertan ere egongo da izena emateko aukerarik.
Argazkian: iazko mendi lasterketako une bat.