
Atzerapenarekin baina hasi dituztedagoeneko geltoki intermodalaren lanak Zumarragan. Lanen hasieraatzeratu duten arazo burokratikoak gaindituta, lurrak mugitu etaateratzen hasteko lanak hasiak dituzte. Sekundino Esnaola kalean erebide bat itxi dute Geltoki Intermodalarekin lotutako lanei ekiteko.Errepidea zulatzen eta zangak egiten hasi dira urak bideratzeko hodiberria sartzeko. Lanek zirkulazioan eragingo dute datozen egunotan.
Geltoki intermodala garraio publikomota askoren korapilo izango da, eta auto pribatuak uztekoaparkalekua ere egingo dute azpian.
Eztabaida osoko bilkuran
Hain justu, geltoki intermodalaren lanek eztabaida sortu zuten, asteartean Zumarragako Udalean egin zen osoko bilkuran. Xehetasunak ondoko helbudean klik eginda.