
Larunbat honetan Goierri Garaiaatletismo taldearen XIII. Herri Lasterketa izan zen Urretxun etaZumarragan. Guztira 130 bat korrikalari batu ziren proba herrikoihonetara.
Arratsaldeko 17:00etan eman zitzaionhasiera probari, Agustin Benitez, atleta zumarragarraren omenezisiltasunezko minutu bat gorde eta gero. Hamar kilometroko ibilbideaosatzen lehena, Asier Cuevas korrikalari eibartarra izan zen mutilenkategorian. Nesken artean Ainhoa Sanz urretxuarra eta gurpildunahulkien mailan Jose Antonio Iglesias egin zuen denborarik onena.
Lasterketa hau Goierri GaraiarenChallengerako puntuagarria izan da. Larunbateko probako eta urriaren11an egingo den mendi lasterketako denborak batu egingo dira eta hirusari emango dira: 100 eurokoa, 75ekoa eta 50ekoa.
II. Mendi Lasterketa
GoierriGaraiaren mendiko lasterketa urriaren 11n izango da. Iaz ospatu zenmendi lasterketa honen lehen edizioa, eta izandako arrakasta ikusita ,bigarren edizioaren prestaketa lanetan murgildurik dabiltza, gogotsu.Lasterketan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago jada,www.herrikrossa.com webgunean. Lasterketa egunean bertan ere egongoda izena emateko aukerarik.