
Urriaren 9an ekingo diote aurtengoLehen Mailako Lau t’erdiko Txapelketari, Urretxun , larunbatarekin,eta abenduaren 8an izango da finala -Gasteizen edo Donostian-.
Hogei pilotari ariko dira:
- Asergarce enpresatik: Arretxe II.a, Bengoetxea VI.a, Berasaluze VIII.a, Leiza, Olaetxea, Olaizola I.a, Olaizola II.a, Ruiz, Saralegi eta Agirre edo Diaz.
- Aspetik: Aritz Lasa, Berasaluze IX.a, Beroiz, Gonzalez, Irujo, Olazabal, Ongai, Retegi Bi, Titin eta Xala.
Lau adar egongo dira. A Multzoan Bengoetxea VI.a-Beroizeta Aritz Lasa-Arretxe II.a kanporaketak jokatuko dituzte; multzokozerrendaburu, Irujo da. B-ko kanporaketak, Olazabal-Olaizola I.a etaXala-Saralegi; zerrendaburu, Titin. C-ko kanporaketak, Ongai-Ruiz etaRetegi Bi-Olaetxea; zerrendaburu, Olaizola II.a. Eta D-kokanporaketak, Agirre/Diaz-Gonzalez eta Berasaluze IX.a-Leiza;zerrendaburu, Berasaluze VIII.a. Iaz AimarOlaizola Olaizola II.a-k irabazi zuen txapela.
Sarrerak dagoeneko salgai
Aritz Lasa urretxuarra Arretxe II.aren aurka ariko da txapelketako lehen partidan, ostiral honetan Ederrenan. Aurretik, hala ere, Del Rey-Goñi III.a eta Apezetxea-Eulate bikoteen arteko norgehiagoka prestatu du Aspe enpresak. Jaialdia 22:15ean hasiko da eta bi partidak Euskal Telebistak zuzenean emango ditu. Sarrerak (25 euro) aldez aurretik 661 25 90 09 telefonora hots eginda eskura daitezke.
Argazkia: Aritza Lasa pilotaria.