
Goierriko Hitzan irakurri dugunez, Eusko Jaurlaritzako gobernubatzordeak Zumarragako Geltoki intermodalaren lanak egiteko milioibat euroko diru-laguntza ematea erabaki du. Administrazio guztiekdiru-laguntzak emango dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 euroemango ditu proiektu hau burutzeko. Orain artean emandakoinformazioaren arabera, Geltoki intermodalaren lanak egitekoaurrekontua 4,4 milioi eurotik gorakoa da.
Intermodalaren lanak
Geltoki intermodalaren lanak irailarenerdialdean hasi zituzten. Behin lanak hasita urte beteko epea izangodute guztia amaitzeko. Aurrekontua 4.625.000 eurokoa da.
Horretaz gainera, Zumarragako Udalakberriki onartu duen Plan Bereziak (honen barnean aurkitzen da geltokiintermodalaren proiektua) hika-mikak sortu ditu Zumarragako etaUrretxuko udalen artean. Irakurri gaiarekin lotutako albisteakotamotz.eus-en.
- Urretxu auzitara jotzeko prest da Zumarragaren Planaren aurka.
- Urretxuko lurretan dauden seinaleak kentzeko eskatu dio Urretxuko Udalak Zumarragakoari.
- Urretxuk bide judizialari ekiten badio udalen arteko harremanak ‘birplanteatuko’ ditu Zumarragak.
Argazkia: geltoki intermodalaren lanak