
Nobedade garrantzitsuak dakartzaaurtengo lasterketak. Iaz Zumarraga eta Urretxuko bi gurutzeezagunetatik pasa bazen (Beloki eta Irimo), 14 kilometro ingurukoibilbidea osatzeko, aurten hirugarren gurutze bat gehitu zaioibilbideari: Izazpi. Izazpiko gurutzea ibilbideko puntu altuenaizango da gainera eta bertara iristeak dezente luzatu eta gogortu duibilbidea: aurtengo ibilbidea 22 km luze izango da eta 1550 metroinguruko igoera izango du guztira.
Lasterketa goizeko 10etan abiatuko daAreizaga-Kalebarren plazatik. Lasterketan parte hartzeko izenaemateko aukera zabalik dago jada, www.herrikrossa.com webgunean.Lasterketa egunean bertan ere egongo da izena emateko aukerarik.Lasterkari guztiek opari poltsa ederra jasoko dute sari gisa etabestelako oparien zozketa ere egongo da. Maila bakoitzeko lehensailkatuek sari bereziak jasoko dituzte eta amaieran hamaiketakoederra egongo da parte hartzaile guztientzat.
Gogoratu, iaz bezala mendi lasterketahonek eta pasa den astean jokatu zen errepideko lasterketak (10 km),Goierri Garaia challengea osatuko dutela. Diru sariak egongo dira bilasterketako postuak batuz lan bateratu onena egin dutenlasterkarientzat.
Argazkia: iazko mendi lasterketako une bat.