
Larunbat honetan, hilak 10,Urretxu-Zumarragako Labeaga aretoan ospatuko da Lourdes Iriondokantaria zenaren omenezko kantaldia, arratsaldeko 18:30ean. Lekaiokultur elkarteak Euskal Kantuzaleen Elkartearen laguntzarekin antolatutako kantaldia izango da Urretxu eta Zumarragako Udalenlaguntzarekin.
Larunbatean egingo den kantaldianLourdes Iriondori omenaldi xume baina goxo bat eskaini nahi zaio.Transmisioaren katea eten ez dadin, kezka horretatik abiatutaantolatu da “Lourdes Iriondoren omenezko kantaldia kantari berrienahotan” ekimena. Hainbat kantarik hartuko dute parte larunbatekosaioan, tartean baita herriko hainbatek ere. Atal honetan aipatubehar dira Madina ahizpak eta Andoni Elorza, Xabier Barriola , MirariArratibel eta Jokin Garitano eta Andoni Salamero.
Herriko abeslariekin batera aritukodira Irati Odriozola (Oiartzun), Jone Arruabarrena (Azkoitia),Garazi Egiguren (Tolosa) eta Lorea Intxaurrandieta (Lezo).
Ekitaldia
Guztira 13 bat abesti abestuko dira.Kantuak, poesia eta Lourdes Iriondoren bizitzari buruzko diaporamalabur bat tartekatuko dira. Ekitaldia era dinamiko eta erakargarrianeskaintzea da antolatzaileen helburua.