
Euskararen Gizarte ErakundeenKontseiluak, hainbat udalekin lankidetza hitzarmena sinatu du.Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian bildutako udaletakoordezkariekin hizkuntza-politika hobetzea helburua duen hitzarmenasinatu du Kontseiluak.
Sinatze ekitaldia irailaren amaieranegin zen Donostiako Miramar Jauregian. Bertan Urretxuko Udalekoordezkariekin batera Aretxabaleta, Bergara, Deba, Elorrio, Legazpi,Leitza, Lezo, Ordizia, Pasaia, Segura eta Billabonako udaletakoordezkariak izan dira.
Kontseiluaren lan ildoetako bat udalenhizkuntza-politikan eragitea da. Ildo horretan aritu da lanean azkenurteotan eta hainbat ekarpen egin ditu. Besteak beste: udalenhizkuntza-politika neurgailu bat sortu eta 100 herritanhizkuntza-politika ebaluatu du, Akordio Soziopolitikoa osatzen dutenalderdi eta sindikatuekin adosturik, euskararen ordenantzaeredugarriak arau-markoaren proposamena sortu du.
Irailaren amaieran sinatu zenhitzarmenaren helburua herrietan hizkuntza-politika egokia gauzatzeada. Helburu hori komuna da bai Kontseiluarentzat eta baita hitzarmenasinatu duten udalentzat ere. Hizkuntza-politikaren egokitasunaaztertzeko, Kontseiluak 2005. urtean abiatutako udalenhizkuntza-politikaren neurketa izango du tresnetako bat. Neurketahorren bitartez detektatzen diren hutsuneak konpontzeko konpromisoahartu dute udalek. Datorren urtean bigarren ebaluazioa egingo da.Bigarren neurketa egin ondoren, hizkuntza-politikaren eboluzioaaztertu ahal izango da.
Jada 20 udaletik gora sinatu duteKontseiluarekin hitzarmena eta beste batzuetan ere bidean doa.
Irakurri artikulua osorik hemen klikeginda.
Argazkia: hitzarmena sinatu zutenudaletako ordezkariak Miramar Jauregian egin zen ekitaldian, Xabier Mendiguren , Kontseiluako lehendakariarekin batera.