
Maiatzean amaitu zituzten Beasain etaDurango lotuko dituen errepidean, Zumarragatik igarotzen den zatian,Argixaoko tunelak zulatzeko lanak. Lan zailenak izan ziren haiek, 900metroko luzeran zulatu behar izan baitzuten Argixaopeko lurra. Behintunelak zulatuta, orain tunelen aurreko gunea antolatzen ari dira.
Beasain-Durango
Beasain eta Durango lotuko dituenerrepidearen zati bat baino ez da Zumarraga eta Urretxu Legazpirekinbatuko dituena. Guztira 2,1 kilometro izango ditu zati honek,horietatik 900 metro lur azpian joango direlarik. Zumarragakoospitalearen parean sartuko da lur azpian errepidea eta Kaminpeinguruan aterako da argitara. Gune horretan kokatu da, berriki amaituden Deskarga gainera arteko Urolako biaduktua.
Azken aurreikuspenen arabera,Zumarraga-Urretxu eta Legazpi batuko dituen zatia 2010erako amaitutaeta martxan izango da. Lan hauek guztira 47,1 milioi eurokoaurrekontua dute, obren zuzendaritzako 2,3 milioirekin batera.