
Atzo arratsaldeko 19:30ean egin zenMusti taldeak antolatutako ‘kirol-lagun’ onenaren sari banaketa ekitaldia.Zelai Ariztin bildu ziren Urolako eta Realeko hainbat jokalari etaordezkari. Urolako Ruben Calvorentzat eta Realeko Mikel Labakarentzatizan ziren sariak. atzoko ekitaldian Urola taldeko jokalari eta ordezkariez gainera, Martin Lasarte, Realeko entrenatzailea, Jon Ansotegi, jokalaria eta iazko saritua eta Mikel Labaka, aurtengo saritua izan ziren.
Saria pasa den urtean jarri zuen martxan MustiTaldeak, Realeko eta Urolako taldekide onenak saritzekohelburuarekin. Diotenez, adiskidetasuna Joan Mari ‘Musti’ Mujikakzuen dohainetako bat zen eta hortik sprtu zen sariketa hauantolatzeko ideia. Sarituak, taldekideek beraiek aukeratzen dituzte.Iaz Urolako Oscar Zufiaurre eta Realeko Jon Ansotegi izan zirensarituak.