Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Nafarroako euskarazko hedabideek iritzi publikoari

Urretxu eta Zumarraga
2009/10/09
Otamotz

Ez 240.000 etaezta 9.567 ere, Euskarabideak egoera zuzendu ezean, Nafarroakogizartearen eskariari erantzunez euskarazko informazioa lantzen dugunhedabideok ez dugu euro bakar bat jasoko aurten. Nafarroako Gobernuakez du bere betebeharra eta konpromisoa bete, eta horrela erantzun diohedabideetako ordezkarion urtebeteko ahalegina, lana etaelkarlanerako jarrerari.

Urtebete da Nafarroako euskara hutsezkohedabideok iritzi publikoaren aurrera atera behar izan genuela,Nafarroako Gobernuaren erabakiek gugan eragin zuten egoera larriasalatzeko: Parlamentuak hala onartuta, euskaraz dihardugun hedabideoizegokigun 310.000 euroko diru-poltsa “blokeatu” egin zuengobernuak, gutako askoren biziraupena kolokan jarriz.

Egoera haren aurrean, bi eskaera egingenizkion orduan Gobernuari: diru poltsa haren blokeoa bertan beherauzteko, eta diru-laguntza politika duin eta egonkorra lortzekohitzarmen bat lantzen hasteko. Eskaera biak betetzeko behar beste lanegiteko prest geundela ere esan genuen orduan eta, are gehiago,lanari ere ekin genion: hamaika bilera egin genituen gure arteanbalizko hitzarmen horren oinarriak lantzen hasteko. NafarroakoParlamentuko alderdi guztiekin bildu ginen banan-banan, gureegoeraren eta eskaeraren berri zuzenean emateko; ParlamentukoHezkuntza Batzordeari eta Euskararen Nafar Kontseiluari ere azaldugenien gure egoera zein den, eta lortu genuen Parlamentuak berariazkoagindua ematea Gobernuari proposatzen genuen hitzarmenaren bidealantzen hasteko.

Bien bitartean, inpresioa duguNafarroako Gobernua, eta gure interlokutore zuzena izan denEuskarabidea, gurekin jolasten aritu direla denbora horretan guztian:legez geurea zen 310.000 euroko diru-partida hartatik, 240.000 euro”desblokeatu” zituen 2008aren amaieran. 2009rako, berriz,9.567 euroko aurrekontua onartu zuen xede horretarako.

Oraintsu arte Hezkuntza Kontseilariaizan den Carlos Perez Nievasek eta Euskarabideako zuzendariak, XabierAzanzak, urte osoa eman dute esaten lasai egoteko, benetan banatukozen kopurua hori baino gehiago izango zela. Uztailean egindako bilerabatean, 240.000 euroko poltsa banatuko zuela esan zigun Azanzak,Euskarabideak bazuela diru-partida lortuta eta diru-laguntza deialdiairailean egingo zela.

Baina iraila iritsi da eta, hara non,egindako lan guztiaren ondoren, bileratan inbertituko lan eta denboraguztiaren ondoren, egoera duela urtebeteko berbera da: 2008kokrisiaren aitzakia berdin-berdinarekin, uztailean agindu zitzaigundiru hura blokeatua dago berriz ere. Zergatik? Euskarabidea ez delakogai izan Gobernuak blokeoa berriro ezarriko zuela aurreikusteko, etadiru-laguntza deialdia hori gertatu aurretik argitaratzeko.

Urtebete pasa da, 365 egun, makina batordu bilerak egiten, proposamenak lantzen, gure planteamenduak batarieta besteari azaltzen, xahutzeko ez ditugun indarrak honetanjartzen… zertarako eta duela urtebeteko egoera berdin-berdineanegoteko: ez daukagu hitzarmenik, ez eta aurtengo laguntzarik ere. Etahori guztia gutxi balitz, orain ikusteko dago Gobernuan izandakoaldaketek nola eragingo dioten gure egoerari.

Duela urtebete esan genuen, etaerrepikatu behar dugu berriro ere: jasotzen ari garen tratamenduaonartezina da. Egun batean gauza bat esan, hurrengoan horrenkontrakoa egin… ezin dugu jarraitu uneko politikariari gogoakematen dionari etengabe begira. Nafarroako euskaldunek eskatzendiguten euskarazko informazioa ematen jarraitu nahi dugu, etaNafarroako administrazioak euskarazko hedabideak babestekobetebeharra du. Parlamentuak ere eskatu dio laguntza horiek behingozzehazteko.

Nafarroako euskarazko hedabideok ahalizan dugun guztia egin dugu herritarren eskariari erantzun etaNafarroako Gobernuaren betebeharra gauzatzeko hitzarmena lantzealdera, eta gauza bera eskatzen diogu Gobernuari, eta berezikiEuskarabideari: alegia, bere lana egin dezala, besterik ez.

Nafarroako euskarazko hedabideak.Kronologia txiki bat.

2008ko hasiera

310.000 euroko aurrekontua euskara hedabideetan sustatzeko

2008ko uztaila

Krisiaren aitzakian, Gobernuak 310.000 euroko partida ‘blokeatu’

2008ko urria

Hedabideen agerraldi publikoa egoera salatuz. Bi eskaera zehatz:

  • Partida desblokeatzea

  • Jarduera egonkortzeko hitzarmena elkarlanean lantzea

2008ko azaroa

Hedabideen bilerak alderdi guztiekin egoeraren eta hitzarmen proposamenaren berri emateko.

Diru-partidaren ‘desblokeo partziala’: 240.000 euro.

2008ko abendua

Hedabideen agerraldia Parlamentuko Hezkuntza Batzordean.

Parlamentuak 2009ko aurrekontua onartu:

  • hedabideentzako partida: 9.567 euro. %96,7ko murrizketa

  • Euskarabidearen aurrekontuan %25eko murrizketa. Hala ere, igoera nabarmenak bi kontzeptutan: goi karguen diru-sariak eta komunikazioa

2009ko urtarrila

Carlos Perez Nievasek eta Xabier Azanzak diru gehiago lortuko dutela diote.

Ttipi-Ttapa TBren emisioak bertan behera utzi, besteak beste arazo ekonomikoak tarteko.

2009ko otsaila

Parlamentuaren Hezkuntza Batzordeak hedabideekin hitzarmena lantzeko eskatu zion Gobernuari, ‘euren finantzazioa objetibatzeko’.

2009ko apirila

Xorroxin Irratiak diru-bilketa berezia iragarri.

2009ko maiatza

Hedabideen eta Gobernuaren arteko lehen bilera hitzarmena lantzen hasteko.

Nafarroako Gobernuak telebista digitalentzako diru-laguntza deialdia egin zuen. Hiru milioi euroko partida bideratu zuen horretara.

2009ko ekaina

Euskararen Nafar Kontseiluaren akordioa hitzarmenaren alde.

Hitzarmenaren inguruko bigarren bilera: Azanzak dio, diru laguntza deialdiaren gainean hitzarmena egiteko arazo legalak daudela, Nafarroako Gobernuaren legelariaren arabera.

Hitzarmenaren inguruko hirugarren bilera: 2009ko diru laguntza deialdiaren gaineko alderdi teknikoa lantzen da

Nafarroako Gobernuaren agindua Euskalerria Irratiaren eta EiTBren antenak kentzeko.

 

2009ko uztaila

Laugarren bilera hitzarmenaren inguruan. Azanzak dio 240.000 euroko partida lortu dela. Hedabideek eskatu zuten diru-laguntza deialdia irailaren hasiera-hasieran egiteko, eta irailetik aurrera fondoko gaiari (2010tik aurrera egoera egonkortzeko segitu beharreko bideari) heltzeko

2009ko iraila

Lehen hamabostaldia igaro da diru-laguntza deialdirik gabe.

Gobernuak partiden ‘blokeoa’ ezarri, berriz ere 2008ko iraileko egoera berbera eraginez.

Hedabideok blokeoaren berri jaso eta bosgarren bilera konbokatzeko eskatu diogu Euskarabideari.

Hedabideok eskatuta, uztaileko bileraren akta jaso dugu.

Bileran, Azanzak dio diru laguntza deialdia egiteko Gobernu Akordio bat behar dela eta hori lortzeko lanean ari dela dela Perez Nievasekin.

Gobernuaren haustura. Azanzaren adierazpenak BERRIAn: “Perez-Nievasek abuztuan dirua lortu zuen, baina gobernu hausturarekin blokeatu egingo da”. (Dirua haustura baino lehenagotik ere blokeatuta dago).

2009ko urria

Urtebeteko lanaren ondoren, egoera berdin-berdinean gaude:

  • Urteko diru-laguntzen arrastorik ez

  • Hitzarmenik ez

  • Gainera, Euskarabidearen beraren egoera kolokan


(NAFARROAKO EUSKARAZKO HEDABIDEAKeta TOPAGUNEA EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOA)

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT