
Lourdes Iriondo kantaria gogora ekarrieta bide batez omenaldi xumea egitea izan zen larunbatean UrretxukoLabeaga aretoan egin zen ekitaldiaren helburua. Kantari gazteak bilduziren emanaldian eta tartean herriko zenbait ‘artistak’ ere hartuzuten parte. Bertan izan ziren Madina ahizpak eta Andoni Elorza,Xabier Barriola , Mirari Arratibel eta Jokin Garitano eta AndoniSalamero.
Herriko abeslariekin batera aritu zirenIrati Odriozola (Oiartzun), Jone Arruabarrena (Azkoitia), GaraziEgiguren (Tolosa) eta Lorea Intxaurrandieta (Lezo). GuztiraIriondoren 13 bat kanta eskaini ziren eta poesia eta omenduariburuzko diaporama bat tartekatu zirelarik.
- Bideo honetan duzue laburbilduta, larunbateko ekitaldiak eman zuena: