
Gotzon Etxeberria artistak 30 urtedaramatza artearen munduan buru-belarri. Denetarik pixka bat eginduela esan liteke. Kartelgintzan abila eta marrazkilari fina;pinturan maisu eta argazkigintzan ere trebea. Argizaria lantzen erebadaki eta azken aldian zura deskubritzen ari da. Gaur Zelai Ariztinikusgai jarriko dena bere lanaren lagin bat baino ez da, izenak dioenbezala eskultura eta marrazkiak uztartzen dituena.
Gaur arratsaldeko 18:30ean izango dainaugurazio ekitaldia Zelai Ariztiko erakusketa aretoan. Erakusketazabalik izango da azaroaren 8ra arte. Astelehenetik ostiralera18:30etik 21:00era eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik14:00etara eta 18:30etik 21:00erako ordutegian.