
Zarautz Abesbatzak irekiko du igandehonetan Urretxuko hogeita laugarren Udazkeneko Musika Zikloa. ZarautzAbesbatza 1983 urtean sortu zenetik gaur arteko bide luzean zehar,etengabe aritu da han-hemenka emanaldiak eskainiz, Euskal Herrian,nahiz, Euskal Herritik kanpo. 2008. urtean, bere 25. urteurrenean,Argentina alde batetik bestera gurutzatu zuen hainbat kontzertueskainiz. Urte berezi honetan, ezohiko kontzertu ugari antolatu etaeskaini zuten.
Programa anitza
Programa denentzat gustukoa izan dadinsaiatzen dira zikloa antolatzerako orduan. Urtero Tolosako AbesbatzenLehiaketan parte hartzen duen talde bat ekarri ohi dute, kasugehienetan atzerriko abesbatza izan ohi dena. Zarautz Abesbatzak ,Durangoko Bogoroditsie taldeak, Munich-eko Via-Nova-Choir taldeak etaetxeko Goiargi abesbatzak hartuko dute parte aurtengo zikloan parte.Saio guztiak, datozen igandeetan gauzatuko dira Urretxuko ToursekoSan Martin parrokian, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Argazkiak: 24. zikloan parte hartuko duten abesbatzak.