
Aritz Lasa urretxuarrak BengoetxeaVI.aren aurka jokatuko du lau t’erdiko txapelketako hurrengopartidua. Larunbatean izango da, Iruñeko Labrit pilotalekuan,17:00etatik aurrera hasiko den jaialdiaren barruan.
Faboritoa Bengoetxea dela uste duAritzek eta partidu zaila duela aurretik iritzi dio. Arretxerenaurkako partidua irabaztea zen urretxuarraren helburua. Aurten aukeraizanda eta lehen partidua irabazita, egin beharrekoa eginda dagoelaesan du, baina beti gehiago nahi izaten dela ere gaineratu du.
Pilota aukeraketa gaur egingo dute,11:30ean Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Argazkia: Aritz Lasa Arretxerenaurkako pilota partiduan.