
Lehen mailan, Mikel Rodriguezek etaAsier Intxaustik Usurbilen jokatuko dute etzi (10:30etan, bigarrenpartida). Josu Vianak eta Ander Quinak, aldiz, Loiolatarrak-en kontraneurtuko dituzte indarrak bihar Belokin, bigarren mailako bosgarrenjardunaldiko partidan (21:15).
Gauzak parean daude Rodriguez etaIntxaustiren multzoan. La partida jokatuta, lau bikoteek seina puntubatu dituzte. Hortaz, bi jardunaldiren faltan erabakitzeke dagozeinek jokatuko dituen igoera kanporaketak, eta zeinek jaitsierakoak.Pil-pilean, beraz. Joaneko partidan Belokik Usurbil mendean hartuzuen, baina Usurbilen jokatzea ez da erraza, eta urtea joan urteaetorri, pilotariak nekez ohitzen dira hango pilotalekuarenezaugarrietara.
Vianak eta Quinak ez dute arazo ereedukiko, etxean ariko baitira. Oraindik ere badute igoera kanporaketajokatzeko aukeraren bat, baina horretarako, aurrena, gelditzenzaizkien bi partidak irabazi beharko lituzkete, eta gero zain egon.Dena den, hori baino, jaitsiera kanporaketan ahalik eta areriosamurrena edukitzea da euren helburua. Horregatik, ezinbestekoa dahirugarren tokian gelditzea, eta horretarako biharko partidairabaztea komeni zaie.