
Urriaren 24an, larunbatean LiburutegienNazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta Zumarragako udalliburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu.
Urteroko moduan, aurten ereLiburutegien Nazioarteko Egunaren testuinguruan hasiko da haurrenartean irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko kanpaina. Ostiral honetanemango dio hasiera Maite Franko ipuin kontalariak kanpainari. LehenHezkuntzako lehenengo mailako haurrei kontatuko dizkie ipuinakFrankok Zelai Ariztin. Ipuin kontaketak datorren astean ere izangodira astelehenean, asteartean eta asteazkenean, guztiak goizez etaMaite Frankoren ardurapean. Zortzi bat taldeko hartuko dute parteipuin kontaketa saioetan.
Liburuak doan
Gainera, ostiral honetan liburutegiragerturatzen den orok liburu bat doan eskuratzeko aukera izango du.Dohaintzan eman dituzten edo errepikatuta dituzten aleak dirabanatuko direnak. 9:30etik 13:30era edo 16:00etatik 20:30eraliburutegira gerturatzea baino ez da egin behar liburu bat doaneskuratzeko.
Argazkia: Maite Franko ipuinkontalaria.