
Seigarrenez Garagardo Festa antolatu duUrretxuko Lurra Dantza Taldeak. Festarekin beharrezkoak dituzten dirulaguntzak lortu eta herri giroa sustatzea bilatzen ditu. Gaurarratsaldean irekiko ditu ateak Garagardo Festak eta iganderabitartean ez da girorik faltako Ederrena pilotalekuan.
15 garagardo dastatzeko
Aurten 15 garagardo mota egongo diradastatzeko, garagardoa gustuko ez dutenentzat kalimotxoa ere izangoda iaz bezala eta alkoholik gabeko garagardoa ere ez da faltako.Alemania, Belgika, Txekia, Irlanda eta Kataluniako garagardoak izangodira aukeran. Horiak edo txigortuak gehienak, gorriren bat ekarriduten arren. Garagardoaz gainera jatekoa ere izango da noski.Alemaniar erara prestatutako ukondoa, saltxitxak eta Sajoniakosolomoa daude aukeren artean. Postreari dagokionez gazta etaijito-besoa izango dira. Aurtengo berrikuntza, afariak emateazgainera bazkariak ere emango dituztela da. Ondorioz Ederrena goizeko12:30etik aurrera egongo da irekita bihar eta igandean.
Menu bakoitzak 24 euroko prezioa du.Menu bat hartzen duten guztien artean Markinako nekazal turismo batenegonaldi bat zozketatuko da pasa den urteetan bezala.