Joan den apiriletik aurrera, merkuriozko termometroak ekoiztea eta saltzea debekatuta dago.
Merkurioak ingurunea kutsatzen du eta elikadura-katera oso erraz iristen da. Dosi txikietan metal honek gizakiaren nerbio sistemari eragin diezaioke, dosi handietan, berriz, organismoarentzat oso kaltegarria izan daiteke. Ez da degradatzen eta oso erraz zabaltzen da. Hori dela eta, merkurioak kutsadura oso azkar eragiten du. Etxean termometro hauetako bat badugu, ez bota, erabiltzen jarraitu baitezakegu. Baina bota behar dugunean zaborretara ez botatzea, eta Garbigunera eramatea gomendatzen da.
Betiko termometro hauek, termometro digitalez edo galiozko termometroez ordezkatuko ditugu. Emaitza bera eskainiko digute, gorputzeko tenperatura neurtu eta sukarrik dugun ikusteko. Galiozko termometroek merkuriozkoen egitura dute, baina bornean galioa daramate, kutsakorra ez den metala hain zuzen ere. Merkuriozkoak bezain fidagarriak direla esan dezakegu. Digitalak, berriz, azkarragoak eta erosoagoak dira.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide