Ideien eskasia krisiarekin parekatu dezakedan honetan, pozik hartu dut osaba oporretatik itzuli izana.
Netbook-ak egun modan jartzen ari diren ordenagailu txikiak dira. Hasiera batean OLPC (One Laptop Per Child) lelopeko kanpaina batean ikusi zuten argia, herrialde pobreenetako ikastetxeetara ordenagailuak eramateko asmoz. Lan errazak egiteko balio dute eta oro har kalkulu orriak, testu prozesatzaileak eta Internet nabigatzaileak dituzte. Hala ere, elkartasun ekintza gisa sortu zena, ordenagailuen merkatuaren berpizkunde batean bihurtu zen, mundu guztiak nahi baitzuen bat. Aitzindariak Asus enpresakoak izan ziren, eeePC famatuarekin eta gainontzeko enpresek ere azkar jarraitu zioten bide honi, azkar batean 300 euroren truke hauetako gailu bat eskuratzeko aukera izanik. Eskaintzen dituzten aukerak zabalduz doaz, nahiz eta oraindik ere ez duten balio bideoak sortu edota pisu handiko lanak burutzeko.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide