
Urolak gero eta jokalari gehiago ditueta, hala, ez da harritzekoa euretako batzuek talde handiagoetarasalto egitea. Irune Amenabarren, Laura Coreraren eta NereaGabirondoren kasua da. Aurten Superligako Eibar taldearekin jokatzenari dira. Lehen biekin hitz egiten izan gara.
Biek 17 urte dituzte eta Batxilergoko2. maila ikasten ari dira lizeoan. Laura Corera atzelaria da. Betizentral postuan jokatu du, baina Eibarren batzuetan hegalean jartzendute. Bere dohain onena indarra dela dio. “Faltak botatzeko orduanindarra dut, baina driblinean ez naiz oso abila. Urolan oso ondomoldatzen nintzen defentsa lanean, baina Eibarren askoz ere zailagoada”. Ez da harritzekoa, oso gaztea baita eta lehen urtea baituemakumezkoen maila gorenean. Irune Amenabarrek, berriz, zelai erdianjokatzen du. Ezkertia denez, ezkerrean jokatzen du. “Driblinagustuko dut”, dio.
Corerak eskola kirolean ezagutu zuenfutbola. “Txikitan ez nintzen futbol zalea, baina eskola kiroleangustatu egin zitzaidan. 12 urterekin Urolara joan nintzen. Hasieran,oso txarra nintzen. Seigarren denboraldia dut eta lehen baino askozere hobeto moldatzen naiz”.
Urolara joateak ilusio handia eginzion. “Eskola kiroleko partidak Argixaon jokatzen genituen etaUrolak neska gaztetxoen taldea osatu behar zuela jakin genuen. Urolanjokatzea sekulakoa iruditzen zitzaigun eta izena ematea erabakigenuen. Probaren bat pasa beharko genuela uste genuen, baina zuzeneanhartu gintuzten”, oroitu du.
Amenabar, berriz, betidanik da futbolzalea. Berak ere, neskak behar zituztela jakin zuenean joan zenUrolara. Talde horian ezagutu zuten elkar. “Adin berekoak gara etaikastolan ikasi genuen, baina gela ezberdinetan. Ez genuen harremanikUrola hasi ginen arte”, diote.
Eibarrera ere elkarrekin joan dira.Abuztua amaieran deitu zieten eta sekulako poza hartu zuten. Ez daharritzekoa, Debabarreneko taldeak Superligan jokatzeko aukeraeskaini baitie. “Oraindik partidetako azken minutuak bakarrikjokatzen ditugu. Lau partida jokatu ditugu eta ez dugu guztietanparte hartu”, azaldu dute. Urria hasieran Iruñeako Lagunaktaldearen aurka jokatu zuten eta hilaren 18an Realeko neskekin neurtuzituzten indarrak. Partida hartan euren lagunen eta ikaskideenanimuak jaso zituzten. Azaroaren 1ean, berriz, Athletic-en aurkajokatuko dute Eibarko Unbe zelaian.
Gipuzkoa mailako lehiaketatik Estatumailakora pasa dira eta, noski, saltoa nabaritu dute. “Aldaketanabarmena izan da, baita entrenamenduetan ere. Lehen baino askoz eregehiago eskatzen digute. Astean lau entrenamendu ditugu eta guztietanalderdi fisikoa ere lantzen dugu: ordubete ematen dugu prestatzailefisikoarekin eta beste ordubete entrenatzailearekin. Urolakoentrenamenduak ezberdinak ziren. Hiru entrenamendu genituen: batfisikoa eta beste biak baloiarekin”.
Partidetan ere saltoa nabaritu dute:Urolan taldeko onenetakoak ziren eta Eibarren, berriz, guztiek duteeuren maila. “Apur bat galduta gaude oraindik. Gainera,gehientsuenak gu baino zaharragoak dira”, aipatu dute.
Dena den, lasai egoteko moduan dira.Izan ere, aurten ez da talderik jaitsiko Superligatik. “Eibarrekaurten du lehen urtea Superligan eta epe luzeko egitasmoa da.Superligak Eibarren aldeko apustua egin du eta denbora eman dioegitasmoa finkatzeko”.
Eibarrek, berriz, jokalari gazteenaldeko apustua egin du. Amenabarrek eta Corerak denboraldi baterakofitxatu dute eta eskatu dieten gauza bakarra ikastea da. Izan ere,oraindik asko hobetzeko tartea dute. “Zaharrek indar gehiago duteeta fisikoki hobeto dabiltza. Izan ere, gu orain hasi gara Eibarren.Eurek, berriz, aurre-denboraldia egiteko aukera izan zuten.Entrenatzaileak lasai egoteko esan digu”.
Ez dute urduritzeko arrazoirik,denboraldia hasi besterik ez baita egin. Oraindik lehen itzulikoazken partida eta bigarren itzuli osoa dute euren onena erakusteko.Euren multzoan, aipatutako hiru taldeez gain, Real Valladolid, OviedoModerno, Zaragozako Transportes Alcaine eta Las Palmas taldeekjokatzen dute.
Astean lautan Eibarrera joatea etaetxera 22.30ean itzultzea gogorra bada, autobusean Valladolidera edoOviedora joatea zer esanik ez. Dena den, gazteak dira eta ilusiozgainezka daude. Hala, azaroa amaiera heltzeko irrikitan dira. Izanere, azaroko azken egunetan Kanariar Irletara joango dira, LasPalmasen aurka jokatzera. Ez dute nekerik somatzen. “Astea azkarpasatzen da”, diote baikortasunez.
Gaztetasunak eta ilusioak bultzatuta,luzaroan futbolean jokatzen jarraitzeko asmoa dute. Dena den,neskentzat ez da batere erraza gaztetako grinari eustea. Izan ere,nahiz taldeek dirulaguntzak ematen dizkieten, euren soldatak ez dirainondik inora ere gizonezkoen parekoak. Hala, neska askok nahi bainolehenago utzi behar dute futbola. Nerea Gabirondo urretxuarra,adibidez, Amenabar eta Corerarekin batera hasi zen Eibarren; bainadagoeneko taldea uzteko asmoa erakutsi du. “Taldea uzteko asmoazuen, baina jarraitzeko eskatu zioten eta orain ostiraletan bakarrikjoaten da entrenatzera”, azaldu dute bi neskek.
Gabirondok Unibertsitate ikasketak etafutbola uztartzeko zailtasunak ditu, baina Amenabarrek eta Coreraklortu ahal izatea espero dute. “Hemen inguruan ikasteko asmoa dugueta eskolak goizez izatea gustatuko litzaiguke”, azaldu dute.
Eskatzen hasita, Amenabarri egunenbatean Bartzelonan jokatzea gustatuko litzaioke. Izan ere, hori dubere talde kuttuna. Jokalari gustukoena, berriz, Messi du. Corera,berriz, Real zalea da. Dena den, bai bata eta bai bestea oso gusturadaude Eibarren. “Superligan gaude eta hona iriste hutsa sekulakoada. Ea luzaroan jarraitzerik dugun”, amaitu dute.