Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Urretxu eta Zumarragako kaleen izenak (150. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/10/26
Otamotz

Baina, noizkoa da izen bakoitza?Zergatik jarri zitzaion izen hori? Galdera horiei eta beste batzueierantzuteko, Koldo Argandoña eta Antonio Prada agirizainenganajo dugu.

Antonio Prada: “Herriko kale batenizena izan zuen lehen zumarragarra Nikolas Soraluze izan zen”

Zeintzuk dira Zumarragako kalezaharrenak?

Hasieran, ez zegoen kalerik. Baserriauzoak besterik ez zeuden: Leturia, Aranburu, Soraiz eta Elgarresta.XV. mende amaieran, berriz, lehen auzo hiritarra sortu zen: Eitzaga.Mendiak guztiei jaten eman ahal izateari utzi zioenean, ibai ertzerajaitsi ziren. Lurrik onenak ibai ertzekoak ziren, baina askotanuholdeak egoten ziren, urak geratu egiten ziren eta gaixotasunakharrapatzeko toki aproposa zen. Ura bideratzen ikasi zutenean,uholdeei aurre egiteko tresna lortu zuten eta ibai ertza tokiseguruagoa bihurtu zen. Kale zaharrenak Piedad, Eliz-Kale, PlazaZaharra (egun Nafarroa plaza), Legazpiko kalea (Secundino Esnaola),Plaza Berria (Euskadi plaza), Kale Berria (Legazpi eta Soraluze) etaZufiaur (Kalebarren) dira.

Kale hauek guztiak ez ziren baterasortuko.

 XVI. mende erdialdean, dagoeneko,Zufiaur kalea zegoen. Ondoren, Kalebarren izena hartu zuen.Kalebarren bertan zegoen etxe baten izena zen. Zufiaur kaleko 1zenbakia zuen.

Dirudienez, garai batean toponimoakerabiltzen ziren kaleei izena emateko.

Baserri auzoetan oso ondo ikusten daizenen fenomenoa: ibaiaren ondoan dagoena Leturiondo da, pixka batgorago dagoena Leturia Barrena, gero Leturia Erdikoa, hurrengoaLeturia Goikoa eta, azkenik, Leturia Gorena.

Izen guztiak ez dira halakoak, ordea.Piedad izena, adibidez, nondik dator?

Inguru hartan Santa Maria de la Piedadeliza zegoen eta horrek kaleari izena eman zion. Garai hartan ia auzoguztiek baseliza zuten: Eitzagan San Gregorio (garai batean SantaEngrazia), Aranburun San Kristobal, Zufiaurren Santa Maria de laPiedad, Agiñagan San Martin…

Noiz hasi ziren kaleei herriko semeenizenak jartzen?

Herriko kale baten izena izan zuenlehena Nikolas Soraluze izan zen. 1884an hil zen eta berehala emanzioten bere izena kale bati. Ordura arte, Soraluze kalea KaleBerriaren zati bat izan zen. Hau Soraluze eta Legazpi kaleek etaEuskadi plazak osatzen zuten. Zergatik Kale Berria izena? Ordura arteZumarragak kale bakarra izan zuelako: Eitzagatik Kalebarrenerazihoana. Kale Berria geltokia egin zenean sortu zen: geltokiaherriarekin lotzeko, Kalebarrenetik geltokira ensantxea egin beharizan zuten.

Zeintzuk izan ziren Zumarragako kalebati izena eman zioten hurrengo herriko semeak?

Soraluzeri kalea eman eta berehala,Legazpiri eman zioten. Secundino Esnaolari ere, hil eta oso gutxiraeman zioten kalea.

Lehen Plaza Zaharra eta Plaza Berriaaipatu dituzu.

Plaza Zaharra Nafarroa plaza da etaBerria, berriz, Euskadi izenekoa. Azken hau egin zenean, lehenaZaharra izatera pasatu zen. Ondoren, Nafarroa izena eman zioten:1936ko irailaren 21ean frankistek Zumarraga hartu zuten eta, handikurtebetera, urteurrena ospatzeko, sekulako festa antolatu zuten.Besteak beste, kale batzuen izenak aldatu zituzten: ZufiaurreriGeneral Mola eman zioten, egungo Iparragirre hiribidea Avenida delGeneralísimo izan zen eta, aipatu bezala, Plaza Zaharrari,Nafarroa Plaza deitu zioten. Izan ere, nafarrek konkistatu zutenBilbo. Hala, Legazpin eta Beasainen ere, adibidez, badaude Nafarroaizeneko kaleak.

Zein da izen gehien izan dituen tokia?

Euskadi plaza. Hasieran Plaza Berriadeitzen zioten, baina 1890ean Artiz plaza izena eman zioten. Artizenpresaria alkatea ere bazen 1890ean. Korporazioko kideek, berariezer esan gabe, plazari bere izena ematea proposatu zuten. Jakinzuenean Udalbatzatik atera zen eta gainontzeko korporazio kideen eskuutzi zuen erabakia. Handik urte batzuetara, plazak Alfonso XIII.izena hartu zuen. Ondoren, Errepublikaren plaza izan zen. Azkenik,Plaza de España eta Euskadi plaza. Plaza Zaharrak ere hainbatizen izan ditu: Errepublika garaian Sabino de Arana Goiri izena emanzioten.

Zer nahiago duzu, toponimoak erabiltzeaala herritarren izenak ematea?

Bi joerei ondo deritzet. Anton Arbuluk,batzuetan, iritzia eskatzen zidan. Txosten bat egiten nion eta,bertan, hainbat toponimo eta herritar proposatzen nizkion. Belokipilotalekuaren kasuan, horrekin batera, beste 100 izen proposatunizkion.

Ba al dago, merezi arren, oraindikkalerik ez duen zumarragarrik?

Bai. Martin de Gurrutxaga, adibidez.XV. mendearen bukaeran Lazkaoko jauna hemengo nagusia zen eta herriagoitik behera menperatzen zuen. Martin de Gurrutxagak protestamugimendua gidatu zuen. Errege Katolikoei idatzi zien eta hauekordezkari bat bidali zuten hemengo errealitatea zein zen jakiteko.Honek Zumarragako egoera txarra zela ikusi zuen eta Lazkaoko jaunariboterea kendu zioten. Agirrebengoatarrei ere kale bat emango nieke.Diru pila bat eman zuten eskola egiteko, maisua ekartzeko, herriraura ekartzeko, frontoia egiteko, Zelai Arizti parkea egiteko…

Izenen bat gaizki jarrita dagoelairuditzen al zaizu?

Nik Nafarroa plazari izena aldatukonioke, konkistatzaileek jarri baitzuten izen hori. Horren ordezNafarroarekin lotutako beste izen bat jarriko nuke: Zazpi Herrialdeenplaza, Merindadeen plaza… General Mola eta GeneralísimoFranco kendu baziren hau ere kendu egin beharko litzateke. Dena den,sekulako buruhaustea sortuko luke: izan ere, gure etxeetara gutunaketa fakturak bidaltzen dituzten erakunde eta enpresa guztiek eurendatu basean aldaketa egin beharko lukete.

Gaiztakeria bat… ZumarragakIparragirreri kalea eman dio, baina Urretxuk ez dio kalerik emanLegazpiri…

Beraiei galdetu beharko zaie inoizLegazpiri kalea ematea pentsatu duten… Ea zer esaten duten.

Oharra: Gai honi buruzko informazio gehiago nahi duenak Pradaren ‘Zumarragak kaleen historia’ liburua kontsultatu dezake.

Koldo Argandoña: “MundoMejorren ordez Sorginzulo jartzea proposatu zieten bizilagunei, bainaez zuten onartu”

Noiz hasi ziren Urretxun kaleei herrikosemeen izenak jartzen?

Gauza nahiko zaharra da: XIX. mendebukaerakoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak izendegia arautu nahi zuen etaherrialdeko Udal guztiei izendegia ordenatzeko eskatu zien. Urretxunzer erabaki zuten? Kaleei izena aldatzea. Hankaz gora jartzea. Laukale zeuden: Goiko Kale, Beheko Kale, Calle del Retén (egun,Areizaga) eta El arrabal edo Aldiri (egungo Labeaga). Kale hauLabeaga eskoletaraino bakarrik heltzen zen. Esan bezala, kaleeiizenak aldatzea erabaki zuten. Calle del Retén delakoanBaroikua edo Areizaga palazioa dagoenez, kale horri Areizaga izenaematea erabaki zuten. Sendiaren izena jarri zioten euretako batenaordez. Nire ustez asmatu egin zuten Areizagatar askok merezibaitzuten kalea ematea. Nekolaldetarrekin berbera gertatu zen.

Beheko Kaleri Iparragirre jarri zioten.

Noski. Kale nagusia zen eta herrikopertsona garrantzitsuenaren izena jarri nahi izan zioten. Iparragirre10 urte lehenago hil zen eta, ordurako, herriko seme ospetsuena zen.

Hil zenean herritarrek ez zutela estimuhandian entzun izan da beti…

Euskal Herriko kultur eragileek estatuaaltxatu zioten eta horrek bere irudia hobetu zuen. Lehenengoz kalebaten izena pertsona bati eman zitzaion eta ez familia bati.

Zer diozu Labeaga kaleari buruz?

Herriko nesken eskola irekitzeko etabeste hainbat ekimenetarako dirua eman zuelako jarri zioten bereizena kale bati. Baina bera ez zen Urretxun jaiotakoa. Bere ama zenurretxuarra. Emakume hau Cadizera joan zen neskame bezala-edo etaJosé Vicente Labeaga semea bertan jaio zen. Merkataria izanzen eta Kaliforniakoekin egiten zituen negozioak. Labeagak ez zuenbere diruarekin eraiki zen eskola ezagutu. Lehenago hil zen.

Eta Ipeñarrieta?

Tren geltokia sortu ondoren inguruhartan auzo bat sortu zen. Kaleari izena jarri behar zitzaion etaUrretxuk eman duen familiarik garrantzitsuenak oraindik kalerik ezzuela ikusi zuten. Hori dela eta, kale horri Ipeñarrieta izenaeman zioten.

Zein izan zen Ipeñarrietafamiliaren ekarpena?

Herria erosi zuten. Madrilgo gorteandiru asko irabazi zuten eta horrekin Urretxu ia osoa erosi zuten.Cristobal Ipeñarrieta egungo Pedro Solbes zen: Felipe II.-arenekonomia ministroa izan zela esan daiteke. Kontuan izan behar dagarai hartan Espainia munduko potentzia nagusia zela. Halako dirutzazuen jendeak lurretan inbertitzen zuen edo emagalduetan gastatzenzuen. Ipeñarrietak lurrak erostea erabaki zuen. Bere anaiari,adibidez, baserria erosi zion. Ondoren bota egin zuen eta Ipeñarrietajauregia eraiki zuen. Etxaburu, Irigon, Erratzu Behekoa, Deskarga,Sasieta, Kalerrotako errota eta Agiñaga erosi zituen, egunudaletxea dena eraiki zuen… Bere ondorengoek Urretxutik alde eginzuten eta administratzaile lanetan aritu ziren Madrilen.

Nekolaldetarrek eta Areizagatarrek zeregin zuten?

Areizagatarrek denetik egin zuten:batzuk apaizak izan ziren, beste batzuk militarrak, legelariak ereizan ziren… Nekolaldetarrak, berriz, erregearen goi mailakofuntzionarioak izan ziren. Baso-ondarearen arduradunak ziren, XVII.mendean. Familia hau, jatorriz Zumarragakoa zen.

Aipatutako kaleei aspaldi jarrizitzaien izena, baina Urretxuko bi plaza berriak dira: Mendiaraz etaBelaustegi.

Nire proposamenez jarri zitzaizkienizen horiek. Batzuetan kasu egiten didate eta beste batzuetan ez.Urretxu asko aldatu da azken 15 urteotan. Etxe asko eraiki direnez,kale berriak sortu dira. Izenak jartzeko orduan proposamenakaurkezteko eskatu didate eta, orokorrean, kasu egin didate. Domingode Mendiaraz eskultorea zen eta bi erretaula oso garrantzitsu eginzituen: Urretxuko parrokiakoa eta Antion zegoena. Bertako erretaulazoragarria zen, baina kendu egin zuten eta haren ordez ukuilu batjarri dute. Zumarragarrei Urretxun egin zuen erretaula gustatuzitzaien eta eurentzat berbera, baina handiagoa egitea eskatu zioten.

Belaustegi, nor zen?

Plaza horri Juan Jose Belaustegi izenajartzea Juan Jose Arozena bizilagunak proposatu zidan. BelaustegiUdal idazkaria izan zen 40 urte inguruan eta Gerra Zibila hasi bezainpronto kargutik kendu zuten. Ez zuen gehiago idazkari laneanaritzerik izan. Arozenak sekulako haserrea hartu zuen plazariBelaustegi izena jarri ziotela ikusi zuenean. Arrazoi osoa zuen: izanere, Juan Jose Belaustegi behar zuen. Aparizio auzoarekin berberagertatzen da: Jose Luis Aparizio behar luke. Luis Mari Garin behinkontu horrekin etorri zitzaidan eta arrazoia eman nion.

Zein izen gehiago proposatu dituzu?

Kalerrota, adibidez. Inguru hori betiizen horrekin ezagutu da. Izan ere, bertan errota bat zegoen etagarai hartan ez zen ohikoa errotak herri barruan egotea. Handik gertuharategia zegoen eta Zubimusu izenarekin ezagutzen zen. Horregatikeman genion plazari izen hori. Mugitegi? Jose Inazio Salaberrianiregana etorri zen, zinegotzia zenean, eta industrialde bat eraikibehar zela esan zidan. Non egin behar zen esan zidanean, bertakotoponimoa erabiltzea proposatu nion: Mirutegi edo Mugitegi.

Zer diozu Matxinportaz?

Hori ere nire proposamena da. Bertanzegoen baserri baten izena da: Iparragirre kaleko azken etxea dagoentokian zegoen. Matxinporta Martin Perez Errota izenetik dator etaXVI. mendeko toponimoa da.

Zer diozu Sorginzuloz?

Pello Gonzalez alkate ohiari Basagastikaleari Sorginzulo izena jartzea proposatu nion, baina ez zitzaiongustatu. Txosten bat egin nion: garai batean hura baso bat zela etagoran toponimo ez kristaua (Sorginzulo) eta behean kristaua (SanSebastian baseliza) zituela azaltzen nion bertan. Sorginzulo izenaerabiltzea ez zen iraingarria, baina ez zitzaion gustatu. Azkenean,Gainzuri ikastetxea egiteko egin zen lur salerosketaren eskriturakeskatu zizkidaten. Inguru hura oso irregularra denez, izen askoazaltzen ziren. Horietako bat Basagasti zen, baina ezda inguru haren izena, zati baten jabearen abizena baizik.

Dena den, azkenean inguru hartako bestekale bati Sorginzulo izena jarri zitzaion.

Handik urte batzuetara etxe gehiagoegin ziren eta eskritura zaharretan Sorginzulo izena atera zen.Azkenean, izen hori erabili behar izan zen.

Eta Lilibasori buruz, zer diozu?

Toponimoa da.

Eta auzoei buruz?

Auzoak izendatzeko beste logika baterabili da. San Martini herriko patroiaren izena jarri zioten. SantaBarbara bidean dagoen auzoari,  berriz, Santa Barbara jarrizioten. Mundo Mejor? Eraikitzaileak enpresaren izena jarri zion. 80kohamarkadan, Juanito Arbizuk-eta Sorginzulo jartzea proposatu zietenbizilagunei, baina ez zuten onartu.

Kaleren bati izena aldatuko al zenioke?

Ez. Bizitzak berak aldatu behar du.Niri gustatzen ez zaizkidanek ere, dagoeneko, indarra eta esanahiahartu dute. Inixio Izagirrek eurak beti Santa Barbara ondoan biziizan direla esan zidan, beste Santa Barbara berriagoa dela eta haiekizena aldatu beharko luketela. Izan ere, bi auzok izen bera izateaknahasketa dakar.

Zeini emango zenioke kale bat?

Ez dut esango. Agintariek eurensokakoen izenak jartzeko joera dute, baina denborak bakoitza beretokian jartzen du. Bestalde, XX. mendera arte etxe bakoitzak bereizena zuen. Izen horiek berreskuratzen saiatu naiz, baina ez dutlortu: arkitektoek, zinegotziek eta alkateek ez didate kasurik egin.Iparragirre 26 eta 28an zegoen etxea Mari Santurunea izenarekinezagutzen zen, adibidez. Ez da batere kostatzen atariko kristalean,zenbakiarekin batera, izena jartzea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT