
Bihar, hilak 29, arratsaldeko 7etan Zumarragakoliburutegiak eta udal euskaltegiak antolatutako irakurle taldeakaurtengo lehen bilera egingo du. Zumarragako kultur etxean izango daeta bertan hainbat gai zehaztekotan dira.
Kirmen Uriberen “ Bilbao-NewYork-Bilbao” liburua jaso, hau baita irakurriko duten lehenliburua, datak eta beste hainbat gai komentatu eta hilabete barruelkartuko dira, berriz.
Dagoeneko 10 bat lagunek eman duteizena parte hartzeko eta norbaitek zehaztasun gehiago nahi badu jodezala Zumarragako liburutegira edo udal euskaltegira.