
Astelehenean eman zitzaion hasieraUrretxuko 22. Mineralen eta Paleontologiaren Asteri. Aste honenbarruko ekintza garrantzitsuenak asteburuan gauzatuko diren arren,astelehenetik martxan dira beste hainbat ekintza.
Horien artean bihar 6 eta 12 urtekohaur eta gaztetxoentzat, sumendien mundu energetikoa ezagutzekotailerrak izango dira. Hauetan parte hartzen duten haur eta gazteekeuren sumendi propioa egin eta erupzioak sortzeko aukera izango dute.Gainera, aktibitate interaktibo eta praktikoen bidez, ozeanoak eta haietakokutsaduraren ondorioei buruzko ulermena hobetuko dute. Bere petrolioisurkina garbitzeko taldetan lan egin behar dutenean, isurkinakgarbitzeko zailtasuna ulertuko dituzte.
Tailerrak 17:00etan eta 18:00etangauzatuko dira Urretxuko kultur etxean.
Asteburuan parkea
Urteroko parkea gauzatuko da asteburuguztian zehar. Gernikako Arbola plazan gizon prehistorikoen pinturak,urre biltzaileak, aurkikuntza paleontologikoak, meategia eta bestehainbat ekintza izango dira. Egun berdinetan, Txu txu tren meatzariakibilbide ezberdinak egingo ditu familia osoari zuzenduta.