
Garrantzitsua, elite mailara igotzekokanporaketan aritzea baitaukate jokoan. Etzi Igeldoren kontra arikodira, eta, hasteko, garaipena behar dute. Baina zazpi tantoko aldeabehar dute gutxienez, joaneko partidan 22-15 galdu baitzuten. Halere,horretaz gain, Usurbilek Beasainen irabazi beharko du. Bi baldintzahoriek betetzen badira, igoera kanporaketa jokatuko dute.
Ez da erraza izango. Izan ere, orainarte ligaxkan jokatu diren partida guztietan etxeko bikoteak nagusituizan dira. Hortaz… Dena den, Belokik irabazi eta UsurbilekBeasainen galduta ere, miraria gauzatu daiteke. Horretarako, aldehandiarekin irabazi beharko liokete Igeldori, eta Beasaingo partidangauza bera gertatu beharko litzateke, emaitza bataren edo bestearenaldekoa izanda ere. Zaila dirudi, oso zaila, baina handiagoak ikusiizan dira.
Josu Viana eta Ander Quina, berriz,Astigarragan ariko dira bihar (19:00etan, hirugarren partida), Klubenarteko bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako azken jardunaldian.Ez daukate igoera kanporaketa jokatzeko aukerarik, eta, hortaz,jaitsierakora kondenatuta daude. Halere, kanporaketan tokatuko zaienkontrarioari begira, hobe ligaxkan azken aurrekoa izatea azkenabaino. Horretarako, hobe bihar irabazten baldin badute. Joanekoan22-8 nagusitu zen Beloki.
Argazkia: Intxausti eta Rodriguez,pasa den asteburuan jokatu zuten partidan.