Zumarragako eta Urretxuko udalek,Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean bi herrietan GazteriaZerbitzua garatzeko proiektua lantzen dabiltza. Prozesua 2008an jarrizuen martxan Zumarragako Udalak herriko haur, nerabe eta gazteekzituzten beharrizanak zehaztu eta hauei erantzun egokia ematekohelburuarekin. Orduan, bi herrien arteko elkarlana beharrezkoa zelaondorioztatu zuten eta ordutik elkarrekin ari dira lantzen proiektua.
Orain arte egindakoa
Ildo estrategiko garrantzitsuenakbiltzen dituen dokumentua landu dute, udal gazteria politikanjarraitu beharreko ildoak zehaztuz. Gainera, bi udaletako teknikarienarteko lan mahai eta politika mailako batzordea osatu dira, gaiareninguruan eztabaidatu eta erabakiak hartzeko.
Agertu diren beharrei erantzuteko etanerabeei zuzendutako aisi eta hezkuntza eskaintza osatzekoNerabeentzako Zerbitzua izango dena zehazten hasi dira. NerabeenZerbitzuan informazioa, orientazioa, laguntza, heziketa oinarri duenaisia, komunikatzeko eta parte hartzeko bideak eta sorkuntzarakolaguntzak eskainiko dira.
Parte hartze prozesua
Nerabeen Zerbitzua zehazteko,nerabeekin batera parte-hartze prozesu bat jarri dute martxan biudalek. 13 eta 17 urte bitarteko nerabeek hartuko dute parteprozesuan baita, nerabeekin zerikusia duten eragileek ere, gurasoek,irakasleek, kale hezitzaileek eta abarrek. Karrika enpresa arduratukoda parte hartze prozesu hau diseinatu eta kudeatzeaz. Lau hilabeteinguru luzatuko da prozesua.
Argazkia: Mariaje Elzo, Karrika enpresako teknikaria eta Ikerne Badiola eta Gorka Garmendia bi udaletako gazteria sailetako zeingotziak, atzo Zelai Ariztin egin zuten aurkezpenean.