
Aurtengo Mineralogia eta PaleontologiaAstean ibilbide geologikoa da berrikuntza nagusia. Bihar egingo dute,11:30ean hasita. Herriko eraikin desberdinetako harriak aztertukodituzte Txema Hernandez adituaren laguntzarekin, eta harribakoitzaren ezaugarri teknikoak eta historikoak errepasatuko dituzte.
Harrien azterketarekin inguru honetan duela milioika urte zergertatu zen ikusteko aukera izango da Baita, hemen bizi zirenorganismoak nolakoak ziren edota nolako natur hondamendiak gertatuziren jakitekoa ere. Ezaugarri hauez gainera, harri batzuetan ikusdaitezkeen fosilen hondarrak ere erakutsiko dituzte.
Ederrenakoferia
Mineralen eta harribitxien azoka asteburuan ospatukoda. Ostiral arratsaldean irekiko dute eta larunbatean eta igandeangoizez eta arratsaldez egongo da zabalik. 30 erakustoki baino gehiagoegongo dira eta aurten aurreko edizioetan ez bezala Asturiasko,Marokoko eta Valentziako mineralak jasotzen dituzten hiru pertsonaere izango dira.
Haurrentzako ekitaldiak
Mineralogiarekin eta paleontologiarekin lotuta haurrentzakoeskaintza zabala izango da asteburuan. Gernikako Arbola plazanurteroko haurrentzako eta gaztetxoentzako parkea izango da.Historiaurreko pinturak, urre bilatzaileak, aurkikuntzapaleontologikoak, meategia edota ‘Izan zaitez dinosauroa’ jolasakegongo dira. Goizez eta arratsaldez egongo da irekita. Ederrenapilotalekuko azokan ere haurrentzako eskulan txokoa ipiniko dute,aurten harribitxien lanketan jarduteko aukera emanez.