Antxiñe Mendizabalek gaztetxoei zuzendutako “Nire amak ez dauka erremediorik” eleberria kaleratu du eta aurkezpena ostiralean izan zen Donostian.
Hamabi urtetik gorako gaztetxoei zuzendutako lana izanik, helduentzat ere bada eta Mendizabalek dioenez
“ama perfektuaren irudia puskatu nahi izan dut eleberri honetan”. Liburua Elkarren zigiluarekin publikatu du idazleak. Hemen duzue
Elkarren webgunetik liburuaz jaso dugun aipamena
“Iratik hamabi urte ditu eta oso argi ditu bere nahiak eta helburuak. Amak, ordea, oso bestelako ideiak ditu gauza askotan; espezial samarra da, xelebrea ez esateagatik. Bateko artista izan nahi du, besteko naturista, eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio. Estutasun bat baino gehiago pasa behar izaten dute aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri jaso ditu orrialde hauetan.”
Liburuaren arira
elkarrizketa egin zion atzo Goierriko Hitzak eta
hemen duzue irakurgai.
Liburuaren ezaugarriak:
- Titulua. ‘Nire amak ez dauka erremediorik’
- Egilea. Antxiñe Mendizabal.
- Marrazkiak. Jose Mari Morcillo ‘Morkots’.
- Argitaratzailea. Elkar.
- Urtea. 2009.
- Orrialdeak. 80 orrialde.
- Informazio gehiago
Antxiñe Mendizabalek argitaratutako lanak:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide