
‘Urretxuko Ibiltarien Flaxa’ ekimenarenbarruan, Urretxuko eta Zumarragako hainbat lagunek beraien bidaiesperientziak, sentsazioak, bizipenak eta kuriositateak azaldukodituzte, ikus-entzunezko materialaz lagunduta.
Ziklo honen helburuak, bidaiatzekogrina piztea eta argazki zaletasuna bultzatzea dira. Ibiltarienflaxean bidaiaren bat egin duen eta bere bilduma jendaurreanerakusteko gogoa duen edonork hartu dezake parte. Aurten sei emanaldiizango dira Urretxuko Labeaga aretoan. Guztiak 20:15etik aurrera.Asteazkeneko “Bizikletaz Europa urratuz” diapositibaemanaldiak emango dio hasiera ekimenari.
Egitaraua:
- Azaroak 4, asteazkena: “Bizikletaz Europa urratuz”
- Azaroak 5, osteguna: “AEBen mendebaldea: paisaia kontrastea”
- Azaroak 6, ostirala: “Turkye: sustraiduna eta modernoa”
- Azaroak 11, asteazkena: “Alaska”
- Azaroak 12, osteguna: “IRAN pil-pilean… ta gu saltsan”
- Azaroak 13, ostirala: “Maroko 09”
Karrozak egiten aritzen ziren koadrilekosatutako Euskal Jaia taldea hasi zen duela hamaika urte ekimen hauantolatzen. Urtean zehar, ekimen herrikoiak sustatu nahian otuzitzaien ideia eta ordutik egonkortuz joan da urtetik urte.