
Kutxa Ikasgelak antolatuta adinekoeikasu egiten dieten zaintzaileen gaiari buruz arituko da gaur GemaEstevez aditua. Hitzaldia 18:00etan izango da El Salvador gizartezentroan.
Baina ez da hori azarorako Gure Txokokantolatuta duen ekintza bakarra. Nabarmentzekoen artean hilaren 16tik20ra, hirugarren urtez, egingo duten Antzerki Astea aipatu behar da.Gipuzkoako jubilatu elkarteetako lau taldek parte hartuko duteaurten: Legazpiko Beti Gazte taldeak, Donostiako Once-ren Oroimenaktaldeak eta Oñatiko Ikusi Makusi taldeak; bertako Irri-Makilaantzerki taldea da laugarrena.
Antzerki ekitaldiak azaroaren 16anjarriko dituzte martxan, eta 20an amaituko dute. Lau egun horietanZelai Arizti eta Labeaga aretoetan antzezlan bat baino gehiago ikusiahal izango da.
Argazkia: Irri Makila taldea, euren antzezlanetako batean.