
Eraldatzen emakume elkarteakemakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren baitan(azaroak 25ean izango da), hainbat ekintza antolatu ditu hilabetehonetarako. Egitarauaren aurkezpena egin zuen Eraldatzenek astelehen goizean Zelai Ariztin, Zumarragako Udaleko Berdintasun zinegotziarekin Lourdes Canduelarekin batera.
Aurten, jabetze eskolarekin bat, hizpide nagusiakimmigrazioa, sexualitatea eta gorputza osasunaren ikuspuntutiklantzea izango dira. Ekitaldiak gaur hasiko dira Ordiziako D´Elikatuzgunean.
Egitaraua:
- Gaur. ‘Jabetze’ prozesua: emakumeenganako indarkeria saihesteko tresna’. D’Elikatuz, Ordizia, 16:00etatik 20:00etara.
- Azaroak 11, asteazkena. ‘Generoa eta osasuna’, Eva Bolaños irakaslearekin. Zumarragako Ospitaleko areto nagusian, 15:30ean.
- Azaroak 12, osteguna. ‘Norbere gorputzarekiko errespetua eta zaintza generoaren ikuspuntutik’, Eva Bolaños. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 18:00etan.
- Azaroak 19, osteguna. ‘Harreman sexualak berdintasunaren testuinguruan’ tailerra, Erick Pescador. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 19:00etan.
- Azaroak 20, ostirala. ‘Sexualitatea eta berdintasuna’, Erick Pescador. Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 10:30ean.
- Azaroak 21, larunbata. Bailarako VII. Berdintasun Foroa. Zelai Arizti aretoan, 09:30etik aurrera.
- Azaroak 24, asteartea. Emakume Aurrerakoien Elkarteko kideen bisita. Dokumental bat eskainiko dute eta tailerra egingo dute emakume etorkinei buruz. Zelai Arizti kultur etxean.
Hil honetako egitarauaren zerrendaikastaroekin, hitzaldiekin, erakusketekin, firma bilketa batekin etaelkarretaratzeekin osatuko da.
Fibromialgia hizpide
Honekin batera aipatu, ZumarragakoUdaleko Berdintasun sailak antolatuta ‘Fibromialgia eta nekekronikoa’ gai hartuta hitzaldia izango dela gaur. Arratsaldeko17:30ean izango da Zelai Arizti kultur etxean. Arantxa Alcibar, BiziBideko (Gipuzkoako Fibromalgia eta Neke Kroniko Sindromearenelkarteko) presidentea arituko da hizlari lanetan.
Egilea: Aresti