
45. urtea egingo du aurtenBehobia-Donostia maratoi herrikoiak. Aurten, 18.440 korrikalarikhartuko dute parte, iaz baino bi mila gehiagok. Zumarragatik etaUrretxutik ere asko dira, igandean, Behobia eta Donostia batzendituen kilometroak lasterketa egingo dituztenak. Motorrak berotzenjoateko otamotz.eus-en dituzue ikusgai pasa den urteetako herritarrekegindako markak.
Renferen tren bereziak
Igandean ospatuko den Behobia-Donostialasterketa herrikoira joateko tren zerbitzu berezia jarriko duRenfek. Korrikalarientzat bi tren berezi aterako dira Zumarragatik(08:35ean) eta Tolosatik (08:30ean). Zumarragako trena Beasainen etaOrdizian geratuko da, eta euro bat kostako zaie izena emandakokorrikalariei. Txartelak larunbatera arte eros daitezke trengeltokietan.
Irungo geltokian autobusak jarriko dituFortuna elkarte antolatzaileak, irteerara joateko. Ikusleentzat eretren gehiago jarriko dituzte igande goizean Donostiaraino.
Egilea: Fortuna K.E.