
Gaur gauean profesionalen pilotajaialdia izango da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi partida izangodira; batean Aritz Lasak jokatuko du eta bestea Bigarren Mailako Laut’erdiko txapelketaren barrukoa da. Txapelketako final-laurdenetakokanporaketa izango da bigarrena, Argote eta Cabrerizo buruz burukaiolan.
Jaialdia irekitzeko Lasak Pascualekin bikotea osatuzjokatuko du, Xalaren eta Laskurainen aurka. Jaialdia 22:15ean hasikoda, eta sarrerek 20 euroko prezioa izango dute. Interesa duenak aldezaurretik erreserba ditzake telefonoz hots eginda (661 25 90 09).