
Hogeita laugarren aldia bete du aurtenUrretxuko Udazkeneko Musika Zikloak. Urriaren 18an hasi zuenibilbidea zikloak eta urtero bezala, mota guztietako eta gustuguztietarako emanaldiak antolatzen saiatu dira antolatzaileak.Zarautz Abesbatzak , Durangoko Bogoroditsie taldeak eta Munich-ekoVia-Nova-Choir taldeak aritu dira Tours-eko San Martin elizan azkenhiru igandeetan.
Urretxuko Udalak prentsa ohar bitartezjakitera eman duenez, guztiz arrakastatsuak izan dira orain artekokontzertuak eta bide batez, zikloari babesa eman dieten herritarguztiak eskertzeko asmoa agertu du.
Kontzertu berezi batekin amaituko daigande honetan hogeita laugarren Udazkeneko Musika Zikloa. HerrikoGoiargi abesbatza arituko da Tourseko San Martin elizan igandean,Jabier Arratibelen gidaritzapean, okasio honetarako berezikiprestatutako egitaraurekin.
Egitaraua:
- Ritche mich gott F. Mendelssohn
- Herr nun laset du F. Mendelssohn
- Jauchzet den herrn F. Mendelssohn
- O sacrum convivium L. Molfino
- Ubi Caritas O. Gjeilo
- Erruki J. Elberdin
- Sweet and low Barnby
- My lord and low Burleigh
- Alleluia Brenchley
- Te quiero L. Cangiano
- Locuras L. Cangiano
- Porrusalda J. Busto
Goiargi abesbatza
Goiargi abesbatza 1982an sortu zenAntonio Reyren eskutik, ahots zuriko abesbatza gisa. 1984an, berriz,Xabier Barriolaren zuzendaritzapean eman zituen lehen pausoak, ahotsnahasiko talde modura.
40 abeslarik osatzen dute eta 15emanaldi inguru egiten ditu urtean zehar, herriko eta herritikkanpoko hainbat ekintzatan parte hartuz. Urretxuko Udazkeneko Zikloaantolatzen du hasiera-hasieratik.
Urte hauetako emanaldiaipagarrienak: Gipuzkoako eta Euskal Herriko Federazioak antolatutakoTtopara eta Topaketak, Ejea de los Caballerosen Lehiaketa (1.saria,1988), Avileseko Lehiaketan (1.saria, 1988), Tolosako Lehiaketan(1990), Alemanian (1991), Sevillan, Frantzian, Madrilen, BerliozenTe Deum Hendaiako Orkestrarekin, Zamora, Toledo, Daroca, Logroño,Bartzelona, e.a.
1993. urtean Javier Arratibelek hartu zuentaldearen zuzendaritza. 2007. urtean taldeak bere 25.urteurrena ospatu zuen eta hainbat ekitaldiren artean hauek izanziren aipagarrienak: Tirri Tarra taldearekin egindako “Argi Beltz”ikuskizuna eta taldearen historia jasotzen duen liburuarenargitalpena.