
Atzo egin zen Zumarragako Euskadiplazan XXVII. Buzkantza Lehiaketa, J. M. Busca Isusiren omenez egitenzen XXIV.ena. Guztira 8 harakinek hartu zuten parte lehiaketan, guztiak goierritarrak. Aurkeztu ziren guztien artean Beasaingo Olanoharategiak aurkeztutakoa izan zen epaimahaiaren iritziz buzkantzaonena. Bigarren egin zuen Zumarragako Fernando Salegi harategiak.Jesus Mari Deba iazko irabazlearentzat izan zen, erakusketa onenarensaria.
Beasaindarren asteburua izan dahonokoa. Zumarragako Buzkantza Lehiaketan lehendabiziko sariaeramateaz gainera, larunbatean Beasainen egin zen Odolkien Lehiaketanere saria eraman baitzuen. Seigarren urtez Odolkien Errege izendapenaeskuratu zuen, 300 euroko saria eta oroigarriarekin batera.
Kalitate handiko buzkantzak
Aurtengo epaimahaia Alberto Busca,Alberto Elorza, Alfonso Arratibel, Jose Juan Castillo, PelloAranburu, Juan Manuel Garmendia, Luis Juan Unanua, Luis Mocoroa,Patxi Mendizabal, Pedro Ruiz Elizondo eta Juan Jose Lapitz-ek osatudute.
Epaimahaiak adierazitakoaren arabera,Olano harategiak aurkeztutako buzkantza oso maila onekoa izan da,baina gainontzekoak oso gertutik jarraitu diote. Aurtengoa, azkenurteetan mailarik altuena eman duen lehiaketa izan dela baieztatudute.
Lehiaketaz gainera eta eguralditxarrari aurre eginez, buzkantzak, odolkiak, txorizoak eta gisahonetako produktuak saltzen eta erakusten aritu ziren harakinak.Urola Eskubaloi Taldeak taberna jarri zuen, bertan iazkoirabazlearen, Jesus Mari Debaren buzkantzak dastatzeko aukera izanzuten gerturatu zirenek. Guztira 70 kilo buzkantza banatu zirenpitxotan.
- Ikusi bideoa jarraian:
Bestelako ikuskizunak
Buzkantzaz gainera herri kirolerakustaldiak ere izan ziren goiza animatzeko. Eskualdeko emakumeentaldeak erakustaldia egin zuen 800 kiloko harriarekin. 16 plaza gainditu zituzten atzokoan.
- Ikusi bideoa jarraian:
Esther Iriartek, Euskadiko txapeldunaktxinga-erute saioa egin zuen. 25 kiloko txingak eskuak 32 plaza eginzituen nafarrak. Amaitzeko, Juan Carlos Diez ‘Soto’-k ipurdiarekinintxaurrak nola puskatzen zituen erakutsi zuen. Modalitate onetanGuinnes errekorra du ormaiztegiarrak.
- Ikusi bideoa jarraian: