
Urretxuko eta Zumarragako jantzi,oinetako eta larru-dendetan Deskontuaren ibilbidea antolatu duBi-Tartean merkatari elkarteak. Azaroaren 14ra arte edukiko duteindarrean ideia, eta 21 dendak parte hartuko dute. Artikulu aukerazabala eskaini nahi diete bezeroei, guztiak %10eko deskontuarekin.
Bezeroek egitasmoan parte hartzen ari diren dendak zeintzukdiren jakin dezaten bereizgarriak jarri dituzte erakusleihoetan.Denda horietan bakarrik egingo dira deskontuak, eta ez besteetan,Bi-Tartean elkartetik adierazi dutenez.