
Urretxuko Udalak jakitera eman duenez,abenduan zehar aldi baterako egonaldi hauetan izena eman nahi dutenfamiliek dagoneko irekita dute eskaera egiteko epea. Aldi baterakoegonaldiek, adineko pertsonei egun batzuk etxetik kanpora pasatzekoaukera luzatzen die. Modu honetara, pertsona horren zaintzazarduratzen diren senitartekoak, atseden hartzeko aprobetxatzen dute.
Egonaldia hamabost egunekoa edohilabetekoa izan daiteke eta dagoeneko eman daiteke izena UrretxukoUdaleko gizarte zerbitzuen bulegoetan. Egonaldia abenduko lehenengohamabostaldian eta hilabete osoan egin nahi dutenek azaroaren 23rakoegin beharko dute eskaera. Egonaldia abenduaren bigarrenhamabostaldian eskatu nahi dutenek aldiz, hilaren 30a dute azkeneguna.
Udan eskaera handiagoa
Uda sasoian ere eskaintzen dira aldibaterako egonaldia egoitzetan. Orduan eskaera handiagoa izaten da,familiek oporretara joateko aprobetxatzen baitute. Erabilera mailadena den, aldakorra da urte batetik bestera. Aurtengo udan, adibidez,iaz baino hamar herritar gutxiagok egin dute eskaera.