
Zumarragako Udaleko gizarte zerbitzuekbideratuta, suteak saihesteko alarma sistemak jarriko dituzte 140 batzumarragarren etxeetan. Biztanlego hori Udalaren bitartez eurenetxeetan laguntza jasotzen duten adinekoek, menpekotasunak dituztenherritarrek eta tele-asistentzia zerbitzua jasotzen dutenek osatzendute.
Udalak bere gain hartuko ditu 140erabiltzaile potentzial horien etxebizitzetan alarma hauek jartzeakduen kostua; erabiltzaile bakoitzeko 115 eurokoa hain zuzen ere. ATiempo enpresak egingo du alarma sistemaren instalazioa.
Hiru fase
Hiru fasetan bideratzen dute proiektua,nahi eta guztiak egun berdinean betetzen dituzten. Etxebizitzarenegoeraren inguruko azterketa egiten dute, arrisku potentzialakzeintzuk diren neurtzen dute. Erabiltzaileei arrisku egoeratanjarraitu beharreko zenbait jarraibideren berri ematen diete etaazkenik, alarma bera jartzen dute etxebizitzan.
Amaitzeko, etxebizitzaren etaeraikinaren plano bat egiten dute sute egoeran suhiltzaileek baliatudezaten. Ondoren, alarmaren mantenua egiteko urtean behin bisitaegingo diete erabiltzaileei.