Mapa honek dioenaren arabera, autoen,kamioien eta gainerakoen joan-etorriak sortutako zaratak bizilagunenhein handi bati eragiten die. Trafikoak sortzen duen kutsaduraakustikoa bide ezberdinetatik iristen zaie bizilagunei, zumarragarren%17ak, herri barruko trafikoaren eraginez jasaten kutsadura, %10akGI-632 errepideagatik eta %6ak trenbideak eragindako zaratagatik.
Herri barruko trafikoa nabarmenagoa daSecundino Esnaola, Legazpi, Soraluze, Iparragirre eta Loiolako Iñigokaleetan edo Izazpi auzoan.
Herriko industriak sortzen duen zaratamaila zehazteko ikerketa sakonago bat egin behar da ZumarragakoUdalak adierazitakoaren arabera. Orain arte enpresek ez diote Udalarisortzen duten zarata mailaren inguruko datu zehatzik erraztu. Denaden, aurreratu daiteke Arcelor-Mittal enpresa inguruko etxebizitzetankutsadura akustikoa altua dela.
Datu guzti hauek kontutan hartutaegingo da hasieran aipatutako Ekintza Plana. Bertan, datozen bosturteei begira, egungo egoera hobetzeko aurrera eraman beharrekoekimenak ere zehaztuko dira. Honen arabera, kalitate akustiko onaduten inguruneak zainduko dira, kutsadura handia dagoen lekuetanmurrizteko bideak zehaztuko dira eta gainera herritarrei zuzendutakokontzientziazio eta heziketa kanpainak gauzatuko dira.